Kutxa Kultur Gauak 2019

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko ekainaren 15(e)tik 2019(e)ko irailaren 14(e)ra
  • Kutxa Kultur Gauak 2019

Kutxa Kultur Gauak, Kutxaren kultura-proposamen berria aire zabalean Tabakalerako Zabaltzan.

Kutxa Kultur prestatzen ari da udaz gozatzeko. Datorren larunbatetik, ekainaren 15etik, aurrera, Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta bertako proposamenekin Zabaltzan, Tabakalerako laugarren solairuan.

Eraikinaren teilatu lau edo zabaltzan, aurten ere, udako hilabeteez gozatzeko aukera izango da. Kutxa Kultur-etik ?musikan, artean, modan, antzerkian, dantzan… bertako talentu amateurra sustatzeko plataformatik? Kutxa Kultur Gauetan parte hartzea proposatzen dizuegu. Ostiral eta larunbat guztietan, ekainaren erditik irailaren erdira, 20:00etan, gurekin giro lasaian magiaz eta talentuz beteriko ordu pare bat igaro nahi dituzuenok zatozte Kutxa Kultur Gauak-eko terrazara.

Kontzertuak, dantza, antzerkia, topaketak, disko festa, dantza garaikidea, tailerrak, instagramer eta youtuberren hitzaldiak, … kalitatezko eskaintza eta oso betea Kutxa Kultur Gauak programan; aire zabaleko proposamen honek kasu guztietan “B Plana” izango du, eguraldiak laguntzen ez badu, ekitaldia Kutxa Kultur Plazan egingo baita inolako arazorik gabe.

Hogeita hamarren bat ekitaldi, eta berauei hasiera Espagueti-k emango die, Kutxa Kultur Musikakoa den taldeak. Pop freskoa, letra dibertigarriak, ohar autobiografikoak eta melodia gogoraerrazak. Energiazko bonba bat, gai berriak aurkeztuko dituena, eta datorren ostiralean gure terrazako udaldiari hasiera emango diona.

Proposamen hauen artean Kutxa Kultur Plana azpimarratu nahi dugu, ekainaren 28, 29 eta 30eko asteburuan, Kaliforniako argazkilaria den Zach Cordner-en Euskadifornia erakusketa inauguratzeaz gain, Silence taldearen kontzertua eskainiko dugu, artea zuzenean, bertako moda-diseinatzaileen azoka, Gipuzkoan dagoen talentua indartzeko helburua duena, baita bertako kontsumo jasangarria ere, bi erakustaldi-desfile, eta hainbat performance eta tailer, modari buruzkoak, familientzat. Kutxa Kultur Plana plan bikaina da guztiontzako jarduerekin: musika, moda, surf, argazkigintza, tailer, desfile eta abarrekin.

Eta publiko gazteagoari zuzendutako eskaintza ere izaten dugu. Izanezberdin Kutxa Fundazioaren ekimena da 14 eta 17 urte arteko gazteentzat, helburua kolektibo honetan kultura-aisialdi aktiboa sustatzea duena.

Aisialdi aktiboa esatean esan nahi dugu nerabeak, kontsumitzaile pasibo hutsak izan ordez, protagonista bihurtzen direla, aisialdi-proposamenen parte aktibo bihurtuta. Eta kultura-aisialdia esatean, hitzaren zentzurik zabalenean ulertzen dugu kultura, musika, kirola, dantza, elikadura, … barne direla. Kutxa Kultur Gauak programak sei ekitaldi izango ditu publiko honentzat.

Ekaina

Uztaila

  • 05 | musika | The Lucilles
  • 06 | musika | Iker Lauroba
  • 12 | dantza | Labo Go 14 | Tria + El.lla
  • 13 | musika | Comedy Beatbox (#izanezberdin)
  • 18 | musika | Sunset Reggae – Revolutionary Brothers
  • 19 | antzerkia | Bocabeats “Kabenzotz”
  • 20 | musika | Dama Beltzak
  • 26 | dantza | Labo Go 15 | Cía Eva Guerrero. Gorpuztu – Extracto + El fin de las cosas
  • 27 | musika | Oihan Vega (#izanezberdin)

Abuztua

  • 02 | antzerkia | Mujer vasca soltera busca
  • 03 | musika | Latitud 43
  • 09 | dantza | Labo Go 16 | Joana Olasagasti + Xavi González – (IN) comunic (OUT) 2. Arantza Iglesias – “Lo no manifestado”
  • 10 | artea | Manga tailerra (#izanezberdin)
  • 23 | antzerkia | Anarkia relacional
  • 24 | musika | Ras Miguel & Tafari
  • 30 | musika | Dantz Festival
  • 31 | youtuber | Andrea Compton (#izanezberdin)

Iraila

  • 06 | antzerkia | Umorea
  • 07 | musika | Ghau
  • 13 | dantza + musika | Labo Go 17 | MugMus Laborategia. Esku Harriak: Oteizaren (h)aria
  • 14 | musika | Tailerra eta DJ saioa (#izanezberdin)

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2019(e)ko ekainaren 15(e)tik 2019(e)ko irailaren 14(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana