"-t(z)ean, -takoan / Durante, Después", Ixone Sádaba, Naia del Castillo eta Miren Doizen erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko ekainaren 13(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 25(e)ra
  • "-t(z)ean, -takoan / Durante, Después", Ixone Sádaba, Naia del Castillo eta Miren Doizen erakusketa

-T(Z)EAN, -TAKOAN proiektu irekia da, gaur egungo argazkilaritzaren egoera konplexuari buruz pentsatzeko. Esan genezake ikertzaileei eta lantegiko konbustioei buruzko erakusketa bat dela, ideiak irudien bidez nola transformatu eta komunikatzen diren azaltzen duena.

Aukeratutako hiru egileentzat, hots, IXONE SÁDABA (Bilbo, 1977), NAIA DEL CASTILLO (Bilbo, 1975) eta MIREN DOIZentzat (Iruña, 1980), argazkilaritza arrunta da, eta beren lanetan garrantzi berezia ematen diete praktika gogoetatsuari, ideiak birziklatzeari eta materialak berriro erabiltzeari. Aldaketa une bat bizitzen ari gara, eta argazkilaritza beste modu batean ulertzen da; ez du zerikusirik dagoeneko XX. mendean nagusi izan den dokumentu zentzuarekin. Zeharo desberdina da, eta egoera eta prozesu esperimentalak batik bat sortzen dira. Hain zuzen ere irudiaren atzeraelikadura gaitasunarengatik, aldi berean objektua eta adierazpena dena, sortzaile hauek bere narrazioaren arloa zalantzatan jartzen dute, eta bestelako adierazpen diziplinekin, hala nola eskulturarekin, pinturarekin, performancerekin edo instalazio espazialarekin bateratzen diren beste arlo batzuetara eramaten dute.

Azterketa artistikoaren zentzu gogoetatsuarekin bat etorriz, garrantzi berezi hartzen dute lan faseek, azken lanak erakusteak baino gehiago. Bere lana sortzeko, fase bakoitzak zer bide egiten duen, eta bide horretan zer kezka izaten dituen erakusten saiatzen da nolabait.

Sema D´Acosta

Sala Amárica

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko ekainaren 13(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 25(e)ra
  • Lekua Amarika aretoa
    Amarika plaza, 4
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Amarika aretoa

Non

Euskadi, auzolana