"Hegodun mundu bat"

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko irailaren 10(e)tik 2019(e)ko urriaren 13(e)ra
  • "Hegodun mundu bat"

Komisarioak: Santiago Esparza eta María José Barasoain

“Hegodun mundu bat” argazki-erakusketak Europako eta Amerikako hegazti ederrenen eta erakusgarrienen irudi hautatuak biltzen ditu. Irudiak istant batean hartuak dira, zeinak iraunkorrak baitira denboran haiek sortzen jardun zuten argazkilarien kamerari, irmotasunari, egonarriari eta trebeziari esker; eta lagin bat ekarri digute, harekin ezaugarririk ikusgarrienetako batzuk ezagut ditzagun, bai espezie horiei buruzkoak, bai haien sorlekuei buruzkoak, bai bizi diren paisaiei buruzkoak.

Hegalak ditu erakusketak, ugariak, nork “bere partea” eman baitu, eta hegal egin nahi du: bidaiatu, migratu, eta bihotz eta toki anitzetara helarazi obra osatzen duten espezieen dibertsitatea, haien arteko kontrasteak eta haien berezitasunik gailenenak.

Azken finean, “Kolibria eta sutea” ipuineko mezu positiboaz ari gara,zeina bat datorren Jiddu Khrisnamurthi idazle eta filosofo hinduaren hitz hauekin: “Ekintzarik txikiena intentziorik handiena baino hobea da”.

Lekua: Ataria

Data: irailaren 10etik urriaren 13ra


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko irailaren 10(e)tik 2019(e)ko urriaren 13(e)ra
  • Lekuaataria
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana