Rafael Álvarez 'El Brujo': "La luz oscura"

Altsasu/Alsasua 2019(e)ko Azaroak 30
  • Rafael Álvarez 'El Brujo': "La luz oscura"

San Juan de la Cruz konbinazio harmoniatsua da, kultura bikainaren, sentiberatasun finaren eta, tximista batek ilunpean bezala, munduan bidea urratzen duen artzainaren espiritu askearen konbinazioa.

San Juan patio bat balitz bezala ikusi dut, eta, han, aingeruek ametsak lantzen dituzte Juanito haurrarekin jolasean. Haurra putzu batera erortzen da eta ilunpetik ikusten du bere izanaren burbuila, ama den Jainkoaren gainean flotatzen. Horixe ikusi dut nik. Nire ametsa.

Dagoeneko Alejano maisu handiaren biolina entzuten dut. Etor zaitezte guztiok gozatzera. Poeta den haur baten betiko aditza izango da musika: San Juan jainkotiarrarena.

Argi guztiak itzali dira. Gau iluna eszenan. Orain, egunsentiaren moduko argiarekin... Emankizuna hasiko da, zure gustukoa izan dadila!

Rafael Álvarez 'El Brujo'

Irailaren 19tik aurrera egongo dira salgai sarrerak.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana