"Eta zure sustraiak?", Maitane Argote-ren pintura erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko irailaren 28(e)tik 2019(e)ko urriaren 5(e)ra
  • "Eta zure sustraiak?", Maitane Argote-ren pintura erakusketa

Maitane Argote Guzmán, Gasteizen jaiotako egilea. 

EHUko Arte Ederren fakultatean Arte gradua ikasi zuen. 2016tik margolaritzan ari da. Bere helburua, geologia irudikatzea margolanetan.  

Gaur egun jarraitzen du naturaren gaiak lantzen, eta Lurraren eta emakumearen arteko loturari berebiziko garrantzia ematen dio. Mendiek barnean zer gordetzen duten erakutsi nahi du. Geologia eta mapekin lan egiten du, ikuspuntu kartografiko batetik sortzen diren formetan oinarrituta. 

Horretaz gain, hilekoaren odolaren kontzeptua onartzea ere lortu nahi du, horren onurak azpimarratzea, tabuetatik baztertzea eta emakumea-lurra-bizitza harremana islatzea.

Erakusketaren egutegia:

  • Salburua: irailaren 2tik 13ra
  • Zabalgana: irailaren 14tik 27ra
  • Hegoalde: irailaren 28tik urriaren 15era
  • Judimendi: urriaren 16tik 27ra
  • Iparralde: urriaren 28tik azaroaren 11ra
  • Ibaiondo: azaroaren 12tik 25era
  • Pilar: azaroaren 26tik abenduaren 5era

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana