Gasteizko Udal Musika Banda: "Ametsa eta oinazea"

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Abenduak 11
  • Gasteizko Udal Musika Banda: "Ametsa eta oinazea"

2019-2020 abonamendu denboraldiko hirugarren kontzertua.

Atseden hartu... hegan egin... lo egin... Ametsa

Misterioa... beldurra... bihozmina... Oinazea

Buruak ihes egin nahi du eta betazalak erortzen dira. Gorputza hegan, atseden hartu nahi du... baina irudiak gogor ari dira buruan kolpeka, zarata egiten, itzalak sortzen; ilunpeak oinazera eta desesperaziora garraiatzen gaitu. Zer egongo ote da bihar? Eta geroago? Heriotzak bazter guztietatik mehatxatzen gaitu baina bizitza garaile izango da...

Edo ez?

Kontzertuaren informazioa

  • Eguna: 2019ko abenduaren 11an
  • Ordua: 20:00
  • Lekua: Principal Antzokia
  • Zuzendaria: Jordi Navarro-Martín

Egitaraua

  • "Sleep" E. Whitacre
  • "El somni" A. Blanquer
  • "Apocalyptic dreams. Symphony Nº1" The Vision; Cataclysmic Events; Messianic Kingdom. D. R. Gillingham
  • "Erakusketa bateko margoak" I. Promenade; II. Gnomoa; III. Promenade; IV. Gaztelu zaharra; V. Promenade; VI. Tulleriak; VII. Bydlo; VIII. Promenade; IX. Arrautz-oskoleko txitoen balleta; X. Samuel Goldberg eta Schmuyle; XI. Promenade; XII. Limogeseko merkatua; XIII. Katakonbak; XIV. Baba-Yaga; XV. Kieveko ate handia. M. Mussorgsky / R. Takahashi

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana