"Lehman Trilogy"

Barakaldo 2019(e)ko Irailak 28
  • "Lehman Trilogy"

Lehman Trilogy gure garaiaren kronika aparta da, Italiako Stefano Massini dramagileak egina, eta Europa osoan zehar arrakasta handiarekin antzeztua. Sergio Peris-Mencheta aktore eta zuzendariak muntaketa hau eskaintzen digu orain gazteleraz.

Obran, Lehman familiako hiru generazioren historia kontatzen da. Henry Lehman-ekin hasiko da, ganadu-merkatari judu baten seme zaharrenarekin; 1844. urtean Bavieratik irten eta AEBetara iritsi zen amerikar ametsaren bila, eta 2008an Lehman Brothers-en erorketara bitarte iritsiko da, inbertsio-banku handienetarikoarena. Gertaera horren ondorioz, munduan finantza-krisi okerrena sortu zen, eta oraindik ere haren ondorioak jasaten ari gara.

120 pertsonaia baino gehiago agertuko dira gure begien aurrean sei musikari aktoreren eskutik, bidaia zoragarri eta dibertigarrian. Bidaian, umorearen eta kontakizunaren bitartez, kapitalismo modernoaren eraikuntza eta deribaren etapa ezberdinak kontatuko dizkigu, tonu garratz eta ironikoarekin, eta, aldi berean, aroma pedagogiko eta kritikoarekin, publikoa ekonomiaren gorabeheretan sartuaz.

  • Bertsioa eta zuzendaritza: Sergio Peris-Mencheta
  • Antzezleak: Pepe Lorente, Víctor Clavijo, Darío Paso, Litus Ruiz, Aitor Beltrán eta Leo Rivera
  • Eszenografia: Curt Allen Wilmer (AAPEE) Dedos estudioarekin
  • Argiztapena: Juan Gómez-Cornejo (A.A.I
  • Jantziak: Elda Noriega
  • Bideoa eta soinua: Joe Alonso
  • Musika-zuzendaritza: Litus Ruiz
  • Musika-konposizioa: Litus Ruiz
  • Kantu eta dantza aholkularia: Óscar Martínez / Xenia Reguant
  • Produkzio-zuzendaria eta Produkzio exekutiboa: Nuria-Cruz Moreno
  • Produkzioa: Barco Pirata producciones teatrales.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaBarco Pirata producciones teatrales
  • Data 2019(e)ko Irailak 28
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Barakaldo Antzokia
    Juan Sebastian Elkano, 4
    Barakaldo
  • Zenbatekoa22 / 25 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Barakaldo Antzokia

Non

Euskadi, auzolana