"Los días de la nieve"

Barakaldo 2019(e)ko Azaroak 2
  • "Los días de la nieve"

Miguel Hernandezen amodioa. Herriko jostuna, poetaren musa.

Jostuna egin dioten azkeneko enkargua amaitzen ari da: itsaso urdin koloreko soinekoa. Enkargua egin zion pertsona bertan da, azkeneko ukituak ikusten. Puntada baten eta beste baten artean, jostunak bere bizitza oroitu du, gogora ekarri eta berriro bizitzen du. Poesia, maitasun eta sufrimenduzko egunak oroitu ditu. Kartzelan hil zen pasio historiko bat, gerran fusilatu zuten aita, sekretuak itotzen dituen eztarria. Jostuna Josefina Manresa da, eta bere maitea, Miguel Hernandez. Norentzat da soinekoa?

Los días de nieve ez litzateke izango Josefina Manresa, Miguel Hernandezen alarguna gabe. Testu honen benetako funtsa haren memoriak dira; baina bai eta Miguelekin trukatu zituen gutunak eta Orihuelako poetaren poesia ere. Eta hala eta guztiz ere, ez dut haren bizitza berregin edo kontakizun bihurtu nahi izan; baizik eta antzerkiak eta fikzioak heriotza eteteko duten gaitasunari esker, haren existentziaren misterioari egin nahi izan diot kasu, bera gure garaikide bihurtu nahi izan dut, eta gu haren garaikide egin. Antzezpenak irauten duen bitartean, Josefina oraina izan dadila, guk geure burua harengan ikusterik izan dezagun, eta hark gugan ere. Idazten ari nintzela jabetu nintzen tristeziarik txarrenetatik bizirik iraun duenaren indar xumeaz, hitzetan eta hitzen bidez maitatzen ikasi zuena.

Alberto Conejero

  • Egilea: Alberto Conejero
  • Zuzendaritza: Chema del Barco
  • Antzezlea: Rosario Pardo

 

barakaldo.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaCompañía Rosario Pardo
  • Data 2019(e)ko Azaroak 2
  • Ordutegia20:30
  • Lekua Barakaldo Antzokia
    Juan Sebastian Elkano, 4
    Barakaldo
  • Zenbatekoa15 / 18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Barakaldo Antzokia

Non

Euskadi, auzolana