"Ertibil Bizkaia 2019"

Balmaseda 2019(e)ko abuztuaren 1(e)tik 2019(e)ko irailaren 3(e)ra
  • "Ertibil Bizkaia 2019"
    "Feroz eta kabala" (Izaro Ieregi)

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu duen erakusketa ibiltariaren 37. edizio honetan 83 artistek hartu dute parte espezialitate guztietako 113 lanekin. Horien artetik, 18 artisten 18 obra aukeratu dira erakusketa osatzeko.

2019ko ERTIBIL BIZKAIAn saritutako artistak honako hauek izan dira: Juan Pablo Ordúñez -MawatreS, Borja Gómez Diez eta Izaro Ieregi. Horiez gain, Raisa Álava, Ana Arsuaga, María Benito Píriz, Mar de Dios, Andoni de la Cruz, Urotz Deusto Iturregi, Iván Gómez, Gómez Selva, Estibaliz Gutiérrez, Eztizen de la Cruz, Saray Pérez Castilla, Ander Sagastiberri Fernández, Natalia Suarez Ortiz de Zarate, Diego Vivanco eta Imanol Zubiauzek beren obrak erakutsiko dituzte.

Gainera, bigarren urtez jarraian, ERTIBILek Japonian bi hilabeteko egoitza artistikoa egiteko aukera eskainiko die hiru irabazleei. Horren bidez, lehiaketaren nazioarteko hedapena bilatu nahi da, kulturen arteko komunikazioaren eta hartu-emanaren esperientziarekin batera.

Epaimahaia honako profesional hauek osatzen dute: Eztizen Esesumaga Salsidua, Rekalde Aretoko; Arantza Lauzirika Morea, EHUko Arte Ederretako Fakultatekoa; Maria Muriedas Diaz, 2018ko Ertibileko artista irabazlea eta Mikel Onandia Garate EHUko Artearen Historiako irakaslea eta ekitaldirako editaturiko liburuko testuen autorea.

Lehenengo aldiz, aurten, Rekalde Aretoko erakusketan Euskal Herriko Unibertsitateko Ondasun Kulturalak Kontserbatzeko eta Leheneratzeko Graduko ikasleek hartu dute parte. Ondare-kudeaketa, erakusketa eta erregistroa. Taldeak hainbat proposamen egin ditu, ERTIBIL obren banaketa gauzatzeko moduari buruzkoa. Taldearentzat ariketa praktiko bat eta esperientzia bat da, edizio berri honetako ERTIBILen aurkezpena hobetzen lagunduko duena.

1983ko lehenengo ediziotik hona, ERTIBILek beren sorkuntza-lana Bizkaian garatzen duten artista hasiberriak laguntzea eta bultzatzea du helburua.

Erakusketa ibiltaria:

ARTISTA SARITUAK

1. saria

Juan Pablo Ordúñez / MawatreS (Madril, 1986)

BlackMonuments (artxiboa) espazio publiko demokratizatuan, printzipio hegemonikoen kontrako ideiak goraipatu nahi dituzten monumentu berriak sortzerako orduan lengoaia tradizional eta naturalizatuen erabilera errepikakorrari ekiten dion garapen-prozesuan dagoen proiektu baten parte da.

2. saria

Borja Gómez Diez (Sestao, 1993)

Pintura materikoaren —testura desberdinekin, arinak zein latzak eta zenbait zimurrekin— keinu herabe baten eta eskaneatua ahalbidetzen duen erreprodukzioaren planismo eta leuntasunaren artean mugitzen da; hala, gutxieneko elementu plastikoen erabilerak akaberako anbiguotasuna kalkulatu bat aurkezten du, teknologiaren bidez iragazitako manufaktura-aztarnak bezala, arrazionalaren eta adierazgarriaren arteko erdibidean.

3. saria

Izaro Ieregi (Getxo, 1987) Hainbat emakumeren keinu eta imintzioak azaltzen dituzten lehen planoko argazkiekin osaturiko bilduma bat aurkezten du. Bere jatorria ikerketa batean dago, Euskal Herriko gizarte-mugimenduen imaginario bisualaren ingurukoa; ekintza performatibo desberdinetan bilakatzen dena; horien koreografiak, gorputza eta indarkeria barne hartzen dituztenak, bideoan eta argazkietan jasotzen dira.

ARTISTA HAUTATUAK

Raisa Álava (Zuaza, 1990), intuiziotik eta gorabeheratsutik abiatuta, herriko kulturarik gertukoenean oinarritzen den eta bisualki erakargarria den unibertso bat osatzen du.

Ana Arsuaga (Tolosa, 1994). Pintura errealistak eta, partikularki, erretratuaren generoak (olioaren aldakortasunak sortzen dion jakin-min eta erakarpenetik abiatuta lantzen duena), bere protagonisten dimentsiorik gizatiarrena ikertzea ahalbidetzen dio —guztiz argitu barik—.

María Benito Píriz (Durango, 1992) hiriko azken moden ildo eta estiloetan jartzen du bere arreta; besteak beste, erabilera, pertsonalitate eta sinadura jakin batzuen arrakastan oinarritzen da: Balenciaga, txandala pasarelan, Rosalía, arropa islatzailea, gelezko azazkalak edo Buffalo oinetakoak.

Mar de Dios (Barakaldo, 1989), bere lan-ildo nagusia funtzionaltasunaren eta artistikoaren artean mugitzen diren diseinu-objektuen sorkuntzan oinarritzen da.

Andoni de la Cruzek (Bilbo, 1991) gerritik lotuta dagoen gizon batek, elurtutako baso batean, enbor sendo batera lotuta dagoen loturaren kontra egiten duen borroka erakusten du bideoan.

Urotz Deusto Iturregi (Mungia, 1994) eskulturaren osaketa material eta formala fetus hitz latindarraren etimologiarekin lotzen du. Hitz horren sustrai protoindoeuroparra sorkuntza-esanahiarekin lotzen da eta bere irudizko zentzuen artean beteta eta emankor bezalako hitzak daude.

Iván Gómez (Irún, 1984). La Sed de Simónides kristo aurreko VI. mendeko Zeosko Simonide (mnemotecniaren asmatzailetzat hartzen dena) Greziako poeta lirikoaren figuratik abiatzen da. Kontakizunetik abiatuta, hainbat eskultura-pieza sortzen dira.

Gómez Selva (San Pedro del Pinatar, Murtzia, 1994). La Conchako hondartzatik hartu den Santa Klara uhartearen argazki konbentzional eta prototipikoa, enkoadraketa sekuentzia-ordenan motozikleta baten keinukari zati batekin estali eta estalgabetzean, irudiaren eta Donostiako paisaiaren inguruko joko bisual desberdinen kanpoko begirada batetik gauzatzeko arrazoi bilakatzen da.

Estibaliz Gutiérrezek (Bermeo, 1994) bideoaren denbora eta argazkiaren eta argiztapen naturalaren eta artifizialaren plano finkoa kontrajartzen dituen ariketak burutzen ditu.

Eztizen La Cruzek (Getxo, 1994), normalean, argiaren kontrasteekin eta kontraste kromatikoekin jokatzen duen pintura mota jakin batekin lan egin ohi du geruza eta itzaletatik abiatuta; funtsean teknikoa den esperimentazio-ariketa bat gauzatzen du.

Saray Pérez Castilla (Burgos, 1987) Materialen aukeraketa eta eskulturaren osaera arkitektonikoak hirien eraldaketari egiten diote erreferentzia, zehazki, Bilboren azken hamarkadetako hirigintza-arkitektonikoari.

Ander Sagastiberri Fernándezek (Bilbo, 1988) marrazkien aukeraketa bat aurkezten du; bertan, izaera antropomorfoa duten zenbait izaki bizi dira, itxurazko desordena batean, metakrilatozko euskarrien gainean flotatzen dutenak.

Natalia Suárez Ortiz de Zarate (Vitoria-Gasteiz, 1994). Ikuslearen aurrean nolabaiteko paisaia espresionista batzuk irekitzen dira, keinu bidezko zertzeladez eta koloreen erabilera libre batez osatuta daudenak eta abstrakziorantz jotzeko joera dutenak.

Diego Vivanco (Barakaldo, 1988), kodifikazioarekin eta banderen erabilerarekin loturiko aurreko lanen jarraipen gisa, kontzeptuzko ikonoklastia-ariketa gisa, bi erakunde-banderen errautsak (bata, autonomikoa, eta bestea, Estatukoa), botila batean sartuta eta bi idulkiren gainean.

Imanol Zubiauzek (Zumarraga, 1989) artistaren informazio pertsonala —NAN-zenbakia, elkarrizketa pribatuak eta abar— biltzen dituzten zilindroak erakusten ditu eta, horrela, ezin deszifratu daitekeen lengoaia baten existentzia identifikatzen duen erretratu kriptiko bat sortzen du.

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko abuztuaren 1(e)tik 2019(e)ko irailaren 3(e)ra
  • LekuaHorkasitas Jauregia
    Balmaseda
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Info Gehiago

Non

Euskadi, auzolana