"Sardina Freskue!"

Zeanuri 2019(e)ko Abuztuak 16
  • "Sardina Freskue!"

Sardina freskue! parranda, jolasa eta dantza da. Ikuskizunaren gidariak sardintzaleak dira eta protagonistak herri bakoitzeko haur eta gazteak.

Gure betiko itsasoko euskal kantuek eta mundu zabaleko doinu anitzek lagunduta denak elkarrekin hamaika koloretako sardinaren bila abiatuko gara. Amamak esan bezala, sardina honek alaitasuna eta aniztasuna ekartzen ditu. Horregatik, ezinbestekoa da elkarbizitzan eta jai giroan.

Aspalditik gure herrira etorri ez denez bere bila abiatuko gara arrantzan kostaldean eta lehorrean, beti ere jolasean eta dantzan, eskolan zein enparantzan.

Eidabe

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaEidabe
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 16
  • Ordutegia18:00
  • LekuaZeanuri

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana