Huntza + Nøgen + DJ Emile

Senpere 2019(e)ko Irailak 6
  • Huntza + Nøgen + DJ Emile

Huntza

Xilema Huntza taldearen estudioko bigarren lan luzea da, Haritz Harreguyren estudioetan grabatua. 
 
Fase baten amaiera, hurrengoaren hasiera, garapena... sinbolizatzen du Xilemak, landareen izerdia garraiatzen duen ehunak. Kimu berri baten antzera, indarrez betea dator Huntzaren bigarren diskoa.
 

Nøgen 

Nøgen talde donostiarraren lan laburrak Lys izandako arrakastak abesti berrien gogoz utzi ditu entzuleak.

2018ko urrian argitaratu zuten euren lehen lan luzea Liv Til Døden izenpean. Disko honek taldearen bilakaera islatzen du, hastapenetako estilo pop-folkia garatu eta gehiago definitzen baitu. Ahotsen harmoniek protagonismo handia dute lan honetan. Melodia itsaskorrek ukelelearen eta gitarraren doinuak goxotasunez janzten dituzte, baxuaren eta bateriaren oinarri irmoak abestiak osatzen dituen bitartean.

  • Jokin Guilisagasti Mendivil, bateria eta koroak.
  • Olatz Cuevas Gainberri, bajoa.
  • Markel Idigoras Anitua, ukelelea eta ahotsa.
  • Alex Irazusta Irazusta, gitarra eta koroak.
  • Eider Saez, ahotsa

 

EKE

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana