"Modelo eta praktika (disciplinar)", Iñaki Gracenearen erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko uztailaren 5(e)tik 2019(e)ko irailaren 22(e)ra
  • "Modelo eta praktika (disciplinar)", Iñaki Gracenearen erakusketa
  • "Modelo eta praktika (disciplinar)", Iñaki Gracenearen erakusketa

Kontrol egiturek ekoizten dituzten irudiak zalantzan jartzea da gai nagusia; hain zuzen ere, egilearen azken proiektuen ardatza kontrolaren arkitektura eta espetxeen arkitekturaren historia izan dira. Sailkapenaren ideian oinarritutako lan multzo batek osatuko du Modelo eta praktika (disciplinar) erakusketa. Ur Biltegian instalatu nahi da proiektua, bildumaren ideian oinarrituz garatzen diren lanen artean erlazio ezberdinak ahalbidetzeko eta aurkezten den testuingurua kontuan hartuz. Horren haritik, proiektua Gasteizko garai bateko kartzelatik abiatuko da, estatuan eraikitako lehen kartzela zelularra izan baitzen.

Iñaki Gracenea Arte Ederretan lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatetik, Pintura espezialitatean. Hainbat arte zentrotan jarraitu zuen prestakuntza: Arteleku (Donostia), Kunsthauss Essen, ISCP (New York), CCA(Andratx) eta John Jay College (New York). Azken urteetan, proeiktu hauetan hartu du parte: Lloyd Sealy Library John Jay College/CUNY (New York), Erromako Espainiaren Akademia, Modelos (Sistema y traducción), BBVA fundazioa; Cahier de Fleurs espetxe-arkitekturari buruzko liburua ere argitaratu du. Leku hauetan dute haren lanen bat, besteak beste: Gasteizko ARTIUM museoa, Unión Fenosa (A Coruña), Wurth arte garaikideko bilduma, Valentziako CAM, Caja Madrid, MUSAC, AENA, Espainiako Bankua eta Iruñeko Udala.

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko uztailaren 5(e)tik 2019(e)ko irailaren 22(e)ra
  • LekuaMontehermoso Kulturunea
    Vitoria-Gasteiz

Non

Euskadi, auzolana