"Roman eta Julieta"

Basauri 2019(e)ko Abenduak 13
  • "Roman eta Julieta"

Roman bere emaztearen heriotzagatik zeharo deprimituta dagoen 70 urteko adineko bat da. Dependentzia fisikoa pairatzen du eta hiru seme-alabak guztiz nekatuta daute eta zaharren egoitza batean lekua lortu zain dauden bitartean, auzoko erretorearen aholkuz, paperik gabeko etorkin bat hartzen dute zaintza lanetarako, nahiz eta Roman beti ukatu izan den seme-alabak ez diren inork zaindua izatera.

Gero eta muturrerago doan egoera honek, seme-alabak beren iragan, frustrazio, liskar eta batez ere, gainbehera datorren aitaren autoritarismoari aurre egin beharrean jarriko ditu.  Maitasuna gau ilunaren erdian izar bat bezala sortuko da, baina dirugoseak, harrotasunak, intransigentziak eta eurreiritzi zein beldurrek, izar horri jarraitzea galaraziko diete. Itsumena erabatekoa da eta tragedietan bakarrik sortzen den irmotasunez gaindituko da patua. 

  • Egilea: Iñaki Rikarte
  • Zuzendaritza: Anartz Zuazua
  • Aktoreak: Jose Ramon Soroiz, Tania de la Cruz, Ainhoa Aierbe, Asier Sota, Alazne Etxebarria
  • Eszenografia diseinua: Ikerne Gimenez
  • Eszenografia laguntzaileak: Maria Abad, Martin Barandiaran
  • Jantzi diseinua: Ikerne Gimenez
  • Argi diseinua: Pedro Yagüe
  • Musika: Ekhi Vegas



Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaBorobil Teatroa
  • Data 2019(e)ko Abenduak 13
  • Ordutegia20:30
  • Lekua Social Antzokia
    Nagusia, 2
    Basauri
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Social Antzokia

Non

Euskadi, auzolana