Fetén Fetén & Jou González

Basauri 2020(e)ko Urtarrilak 15
  • Fetén Fetén & Jou González

Batera datozkigu Fetén Fetén (laugarren lana atera berri dute, eta gonbidatu gisa aritu dira Fito & Fitipaldisen biran) eta Jou González (Doctor Deseoko saxofonista eta klarinetista), eta sekulako proposamena dakarkigute, freskuraz eta energiaz betea —Alemaniako Münsterreko «Summerwinds Festival»en arrakasta handia izan zuten joan den udan—. Saxoa eta klarinetea dira protagonista Jorge Arribas akordeonistak eta Diego Galaz biolinistak osatutako talde originalak proposatutako melodietan. Eta, nola ez, taldeak ibili ohi dituen musika-tresna bitxiak ere ageri dira ikuskizun dibertigarri honetan. Besteak beste, honako hauek jotzen dituzte: Strohviola, zerrotea, sai hego txirula, kanpin aulki txirula, "kaval" zabor-biltzailea eta "bansuri" erratza...


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana