"Horror"

Bilbao 2019(e)ko urriaren 11(e)tik 2019(e)ko urriaren 13(e)ra
  • "Horror"
  • "Horror"
  • "Horror"
  • "Horror"
  • "Horror"
  • "Horror"

Beldurra gizakiaren emoziorik indartsuena eta zaharrena da. Eta ezagutzen ez dugunarekiko beldurra beldurrik indartsuenetarikoa eta zaharrenetarikoa.

H.P. Lovecraft

Horror lanean, gizakiak dituen beldurren izaerari buruzko hausnarketa egiten da, babestuta sentiarazten duen hura galtzeko hain beldur izanik. Obra honetan, Jakop Ahlbomek hain atsegin dituen beldurrezko pelikulak omentzen dira; esate baterako, El Resplandor (1980), Stanley Kubrik-ena; El bebé de Rosemary (1968), Roman Polanskirena; edo Pesadilla en la calle del infierno (1984), Wes Cravenena. Modu horretan, lan honetan, mundu beldurgarri eta magikora eramango gaitu, eta publikoak ezingo du pertsonaiekin sartu gabe eta oihu eta barre egin gabe geratu.

1971.urtean jaio zen, eta Jakop Ahlbom artista suediarra Holandara joan zen 90eko hamarkadan, Amsterdamgo Arteen Akademian Mimika ikastera. Azken hamarkadan, Ahlbom-ek bere antzerki-zigilua garatu du; hau da, antzerkia, mimika, dantza, musika eta ilusioen mundua batzen dituen marka. Haren konpainia nabarmentzen da ikusmen-hizkuntza indartsu, efektu izugarri eta umore beltz handiko obrak sortzeko duen gaitasunarengatik.

Adina: 14 urtetik aurrera – Hitzik gabeko ikuskizuna – Argi estroboskopikoak erabiltzen dira.

  • Kontzeptua eta zuzendaritza: Jakop Ahlbom
  • Jakop Ahlbom Company-ko aktoreak: Luc van Esch, Yannick Greweldinger, Judith Hazeleger, Silke Hundertmark, Sofieke de Kater, Gwen Langenberg, Thomas van Ouwerkerk, Reinier Schimmel
  • Dramaturgia: Judith Wendel
  • Musika: Wim Conradi, Bauke Moerman
  • Eszenografia: Douwe Hibma, Jakop Ahlbom
  • Eszenografiako laguntzailea: Remco Gianotten
  • Argiztapena: Yuri Schreuders
  • Jantziak: Esmée Thomassen
  • Produkzioa: Jakop Ahlbom Company

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Konpainia Jakop Ahlbom Company
  • Data 2019(e)ko urriaren 11(e)tik 2019(e)ko urriaren 13(e)ra
  • OrdutegiaUrriak 11 eta 12: 19:30. Urriak 13: 19:00
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa12 / 32 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana