"Carlos Ibañezen ondarea"

Barakaldo 2019(e)ko ekainaren 1(e)tik 2019(e)ko azaroaren 26(e)ra
  • "Carlos Ibañezen ondarea"

Ekainaren 1ean, gereziaren jaiarekin bat eginez, Carlos Ibañezen ondarea erakusten duten panelak egongo dira erakusgai.

Carlos Ibañez Lopez Barakaldoko pertsonaia ospetsua izan zen, eta 2006an Udalerriko Urrezko Intsignia jaso zuen. Beurko Zaharrean jaio zen 1929an, eta 2006an hil zen, 77 urte zituela.

Lanbidez ile-apaintzailea izan zen, baina historialari, idazle eta poeta gisa nabarmendu zen. Bere ile-apaindegia Barakaldoren  historiaren zale guztien topaleku zen. Antzinako argazki bilduma garrantzitsu bat bildu zuen, udalaren bidez herriari dohaintzan emanez erreproduzitzeko.

Idazle bezala lehen hastapenak Ezkerraldeko El Correo-n izan ziren. Carlos Ibañez Lopezek 11 liburu idatzi zituen, horietako batzuk Barakaldoko historiarekin erlazionatuta daude; beste batzuek, aldiz, ñabardura etnografikoagoa daukate.

Bere olerki askok abesti ezagun bihurtu ziren. "A Goyo Nadal"-ek eta "Bañados por el Nervión"-ek bilbainaden lehen saria irabazi zuten. Abesti asko bilbainada taldeek interpretatu zituzten.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko ekainaren 1(e)tik 2019(e)ko azaroaren 26(e)ra
  • LekuaCIHMA - Barakaldoko Historia eta Ingurumen Interpretaziorako Zentroa
    Barakaldo

Non

Euskadi, auzolana