"Interbeing"

Bilbao 2019(e)ko Urriak 24
  • "Interbeing"

2Theatre nazioarteko konpainia sarituak, Lana Biba eta Txema Pérez aktoreak buru, Ukrainako artista talde bat jarriko du agertokian, giza gatazkaren erroei buruzko istorio bat kontatzeko.

Konpainiak berak abiatutako ikerketako testigantza autobiografikoetan agertutako gaiak lantzen ditu obrak, maitasunetik hasi eta trauma ondorengo sindromeraino.

Publikoa elementu anitzeko espektakulu bizi baten aurrean aurkituko da, osagarri fisiko izugarria duen rapsodia bisual bat, zuzeneko musika originalarekin, eta dantza, antzerki eta akrobaziekin. Gidoiak tresna desberdinen erabilera ere badu bere barnean, eta Ukrainako gatazka belikotik ateratako fotografia dokumental txundigarri bat ere bai.

Europan indarrean den gerratik datozen benetako istorioak

  • Konpainia: 2THEATRE
  • Aktoreak: Lana Biba, Txema Pérez, Kostiantyn Pribilovskyi, Semyon Kyslyi, Dima & Danya, Mikey Kirkpatrick
  • Zuzendari gonbidatuak: Kristin Indahl, George Siena
  • Argiztatze-diseinua: Arantza Heredia
  • Produkzioa: María Montague
  • Diseinu grafikoa: Oleksandr Kuchynskyi

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana