Bisita gidatua Gordailuan: "Erakusketa badator: nola prestatu piezak ateratzeko?"

Irun 2019(e)ko Irailak 27
  • Bisita gidatua Gordailuan: "Erakusketa badator: nola prestatu piezak ateratzeko?"

Publiko orokorrarentzat doako bisita gidatuak antolatzen dira, bisitariek bertatik bertara ezagut dezaten nola biltzen eta zaintzen diren Gordailuko ondare bildumak. Bisitaldi hauek hilean behin antolatzen dira, euskaraz eta gaztelaniaz, bai eta frantsesez ere, aldez aurretik osatutako talde batek berariaz eskatzen baldin badu. Bisitak ere antola daitezke talde espezifikoentzat, izan ikasleenak,  izan bestelakoenak.
 
Bisitak beti aldez aurretik hitzordua hartuta antolatzen dira, betiere bisitari desberdinen beharrak zein jakin-minak eta objektuen segurtasuna zein aretoetako baldintza klimatikoak bateragarri egite aldera.

Data gehiago

Gordailua

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2019(e)ko Irailak 27
  • Ordutegia17:00 gaztelaniaz / 18:00 euskaraz
  • Lekua Gordailua
    Auzolan Kalea, 4
    Irun
  • ZenbatekoaDohanik
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Gordailua

Non

Euskadi, auzolana