Arrigazte Argazki Lehiaketa 2019

Arrigorriaga 2019(e)ko uztailaren 1(e)tik 2019(e)ko irailaren 30(e)ra
  • Arrigazte Argazki Lehiaketa 2019

Uztaila heltzeaz batera, abian jarriko da Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak antolatu ohi duen Arrigazte argazki-lehiaketa. Aurten hamikagarren edizioa egingo da, eta gaia, berriz ere, “gazteak munduan” izango da. Lehiaketan 16 eta 35 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dute parte, eta argazkiak irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira Internet bidez.

Aurtengo edizioko berrikuntza handi gisa oinarrietan sartu duten saria dago. Herrian erroldatutaoek bidalitako argazkien arteko onenari emango zaion tokiko saria izango da.

Arrigazteren xedea da gazteek munduan zehar bizitzen dituzten bizipenak ikusgai jartzea, eta, hortaz, udako oporrak erabili ahal dituzte, bai bidaietako bizipenez gozatzeko, bai grafikoki bizipen horiek betikotzeko. Aurreko urteetan bezala, aurten ere, soilik Internet bidez aurkeztu ahal izango dira lanak; beraz, parte-hartzaileek ez dute argazkiak inprimatzen beharrezkoak ez diren gasturik ordaindu beharko.

Lehiaketaren oinarriak Gaztegunean eta Abusuko zein udaletxeko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) egongo dira eskuragarri.  Gainera, udalaren webgunean egongo dira ikusgai, Gazteria atalean: www.arrigorriaga.eus

Oinarriak (PDF 1,32MB)

Izena emateko orria (PDF 150KB)


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2019(e)ko uztailaren 1(e)tik 2019(e)ko irailaren 30(e)ra
  • LekuaArrigorriaga

  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana