"Irudi batek milaka zurrumurruk baino gehiago balio du. Kulturen arteko bizikidetza Gasteizen" argazki erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko azaroaren 26(e)tik 2019(e)ko abenduaren 9(e)ra
  • "Irudi batek milaka zurrumurruk baino gehiago balio du. Kulturen arteko bizikidetza Gasteizen" argazki erakusketa

2018ko irailean, Pilar-Iparraldeko zurrumurruen aurkako agenteen udal sareak Zurrumurruen aurkako I. Argazki Lehiaketa antolatu zuen Zaramaga auzoko jaien barruan. 2019ko ekainean II. Lehiaketa izan zen, Txagorritxu eta Gazalbideko jaien barruan, bi edizioetan auzo elkarteekin batera.

Erakusketa honek lehiaketara aurkeztu ziren argazkiak biltzen ditu; auzokoek atzerritik etorritako pertsonei buruzko estereotipo eta aurreiritzietatik pixkanaka aldentzen den ikuspegi bat eraikitzen laguntzea zen lehiaketaren helburua.

Zurrumurruen aurkako estrategia, zer da?

Eraldaketa sozialaren aldeko sentsibilizazio eta ekimenerako proiektu bat da, Europan garatzen ari dena.

Estrategiaren helburuak ondorengoak dira:

-     Herritarrak, banaka naiz erakundeetako ordezkari gisa inplikatu, sare bat sortuz.

-     Pentsamolde kritikoa sustatzea eta estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurruei buruz sentsibilizatzea, ekintza berritzaile eta parte hartzaileak antolatuz.

-     Agenda politikoan eta sozialean eragitea.

Erakusketaren egutegia:

  • Arana: urriaren 1etik 27ra
  • Salburua: urriaren 28tik azaroaren 11ra
  • Judimendi: azaroaren 12tik 25era
  • Iparralde: azaroaren 26tik abenduaren 9ra

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana