"Ella no es Liz Taylor"

Bilbao 2019(e)ko Azaroak 12
  • "Ella no es Liz Taylor"

Amerikako Estatu Batuak. 1965. urtea, gutxi gorabehera. VIP jai bat luxuzko etxebizitza batean. Hollywoodko pertsonaia eta izar famatuak. Elizabeth Taylor-en koadro bat dago gela batean zain, Andy Warholek berak aktoreari margotua eta oparitua. Koadroaren jabe dotorea, ziurrenik, haren bila pasako da dibertimendua bukatzen duenean. Baina bada obra nahi bezala eta nahi beste kontenplatu nahi duen beste norbait. Berak bakarrik, diskrezioz. Marcel Duchamp da, arte garaikidearen beste mitoetako bat.

Liz Taylor eta Marcel Duchamp, berealdiko artista bi, xanpain-kopa eta broma artean kasualitatez leku berean bilduak, ustekabeko eztabaida batean murgilduak. Goi-mailako kultura eta masa-espektakulua, horien kalitatea, munduan duten eragina… eta horietako bakoitzak sortzen dituen aurreiritziak. Jenio bakoitzak bere jarrera defendatuko du, duelu zirraragarri batean.

Elle n´est pas Liz Taylor lanaren formatu konbentzionalerako moldaketa da obra hau; jatorrizko lana saritua suertatu zen Café Bar Bilbao Sarien XIV. Edizioan, eta Pabellón 6eko Antzerki Arineko V. Sariketan estreinatu zen, bere bertsio laburrean.

  • La DinamiKa eta La 9º compañía
  • Aktoreak: Ana Blanco eta Eguzki Zubia
  • Testua eta zuzendaritza: Chema Trujillo
  • Jantziak: Nati Ortiz de Zarate
  • Espazioaren eta attrezzoaren diseinua: Mano de Santa

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaLa9compañia, Ladinamika
  • Data 2019(e)ko Azaroak 12
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Arriaga Antzokia
Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana