BidasoaFolk Festival 2019

Hondarribia 2019(e)ko abuztuaren 16(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 18(e)ra
  • BidasoaFolk Festival 2019

BidasoaFolk Festival 2019 jaialdiak bere 19. edizioan nazioarte mailako garrantzia duten hiru ekitaldi ekarriko ditu abuztuaren 16an eta 18an, eta sarrera doan izango da.

BidasoaFolk Festivalek, jaialdiko programa folk musikaren eta musika garaikidearen hoberenarekin diseinatzeko asmoz betiere, Pedro Guerra (Kanariak), C4 Trío (Venezuela), Cuarteto Karé (Argentina) eta Pauline & Juliette (Euskal Herria) aurkeztuko ditu 2019an; lau talde, kokaleku desberdinetakoak, baina sustraiko soinuen babesa partekatzen dutenak eta aldi berean elkarrizketarako etorria dutenak, arteari eta kulturari zabalduak, horri esker mundu osoan zehar milaka lagunen bihotzetara iritsi direnak beren karreretan.

Hondarribian (abuztuaren 16an), Pauline & Jullietek emango diote hasiera ospakizunari, bi artista gazte, herri abesti euskaldunak Aleluia bezalako nazioarteko abestiekin nahasten dituztenak beren zuzeneko emanaldietan.

Delicatesen horrekin gosea piztu ondoren Rosariotik (Argentina) etorriko zaigu Cuarteko Karê taldea, eta bere ahots pribilegiatuen bidez ibilbide bat egingo dute Argentinako eta Latinoamerikako musika tradizionalean zehar.

Hurrengo egunean, Irunen, Pedro Guerraren prosa entzungo da; beren lekua, urte askoan lausotuta egon dena, eskatzera ausartu ziren kantautore belaunaldi berri bateko buru.

Hendaian, egungo panoramako Fado abeslari hoberenetako batek, Carla Piresek, amaiera ezin hobea emango dio jaialdiaren edizio honi.

Kontzertu guztiak doan eta adin guztietarako dira.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2019(e)ko abuztuaren 16(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 18(e)ra
  • LekuaHondarribia, Irun eta Hendaia
    Hondarribia
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana