"Block" + "Nere azalean arrotz"

Irun 2019(e)ko Abuztuak 22
  • "Block" + "Nere azalean arrotz"

Block

Dantza garaikideko pieza bat sortzeko helburua duen proiektua da Block. Bertan musikak eta dantzak bat egiten dute. Binakako lana da eta bertan inprobisazioen bitartez hizkuntza koreografiko bat bilatzen da.

Amaia Elizaranek garatutako sorkuntza lan ildoarekin jarraituz, Raw (2016) eta Pool (2017) adibide hartuta, inprobisazioa sorkuntza metodo bezala erabiliz, gorputza mugitzeko erak ikertzen eta jorratzen dira Blocken ere.

Ideia eta sinopsia

Dantza garaikidea komunikazio hizkuntza bezala hartuta, proiektuak abiapuntu espezifiko bat du: gorputza.

Bi emakumek osatzen dute Block. Bi emakume hauek gorputzaren bitartez dute erlazioa, kontrako indarrak eta blokeoak sortuz. Guzti hori, erresistentzia horietan oinarritutako hizkuntza propioa eraikitzeko helburuarekin.

Blokeatu, oztopatu, eragotzi, ibilgetu, bakartu...
Pertsona batek bere bizitzarekin aurrera egitea oztopatzen du blokeo batek eta horrek hainbat eratan eragina izan dezake.
Gizakiok, batzuetan, nahi duguna adierazteko zailtasunak izaten ditugu, baita gauzei zentzua aurkitzeko zailtasunak ere. 

  • Modalitatea: Dantza garaikidea
  • Konpainia: Amaia Elizaran
  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Musika: Lander Zalakain
  • Ekoizpena: Jokin Elizaran
  • Dantzariak: Leire Otamendi, Amaia Elizaran
  • Kanpoko ikuspegia: Marti Güell
  • Laguntzaileak: Dantzagunea, Egia K.E.

Nere azalean arrotz

PRESENTZIA kontzeptuari dagokionez, pieza honen oinarria zera da, izan gabe egotea.

Pertsona baten presentzian gertatzen den aldaketari buruzko gogoeta da, aldaketa noiz eta persona horren barne-mundua hausten denean eta arrotz sentitzen dituenean bere izaera eta bere egoteko era, ordura arte baleko zitzaizkionak. Presente egoten jarraitzen du pertsonak, ala absentzian murgiltzen da? Eta pertsonak absente badirudi, non geratzen dira haren izaera eta egoteko era? Nola ageri da hori gorputzaren fisikotasunean?

  • Ideia, Zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon
  • Koreografia: Myriam Perez Cazabon, Con La Ayuda De Las Intérpretes.
  • Interpreteak: Leire Otamendi, Oihana Vesga
  • Musika: Elle Belga, W. A. Mozart
  • Argiztapena: Junki Mayo
  • Argazkia: Galder Izagirre
  • Bideoa : Asier Garcia
  • Laguntzaileak : Gobierno Vasco, Dantzagunea, Donostia Kultura.
  • Eskerrak: Ai Do Project-Iker Arrue, Agurtzane Intxaurraga.
irun.org

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaAmaia Elizaran + Myriam Perez Cazabon
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 22
  • Ordutegia20:00
  • LekuaESKOLETA KALEA
    Irun
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana