Dantza Hirian 2019

Errenteria 2019(e)ko irailaren 13(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • Dantza Hirian 2019

Dantza Hirian jaialdiaren 14. edizioan irailaren 13tik 29ra, 7 udalerritan gauzatuko dira proposamenak: Irunen, Hendaian, Errenterian, Donostian, Pasaian, Baionan eta Hondarribian. Programazioa mota guztietako pertsonentzat dago pentsatuta, eta dantza garaikidean gora egiten ari diren artisten nahiz entzute handiko artisten azken joeren aldeko apustua egiten du. 15 konpainiek (horietatik 10 euskal koreografoenak) 18 eremu publiko beteko dituzte.

“Acieloabierto” Ezohiko Espazioetako Jaialdien Sarearekin elkarlanak eta sinergiak egiten jarraitzen du eta, zirkuitu horren bitartez, honako konpainia hauek aurkeztuko ditu: Brodas Bros & Kukai, Unaiuna, Led Silhouette, Marcat Dance, Nowhere Theatre, HQPC proiektu kolektiboa eta Taiat Dansa. Aterpean programaren esparruan, eta uztailean Gare de Midi aretoan (CCN Malandain Ballet Biarritz konpainia) eta Dantzagunean (Errenteria) egindako egoitzen ondoren, bi obra estreinatuko dira: “J-AhO!”, Amaiur Luluagarena eta “Ahotsak”, Ziomara Hormaetxerena. Jaialdiak 2008an sortu zuen artista egoiliarrentzako Aterpean programa (2008) eta hark dantza garaikidearen sorrera, ikerketa eta hiri-eremuetako hedapena babesten ditu. Programa horrek 20 sorkuntza berri babestu ditu martxan jarri zenetik.

IBILI programaren inguruan artikulatzen diren gure lurraldeko konpainiei laguntzen jarraitzen dute. Bertan izango dira: Kukai, LaRutan, Vicky P. Miranda, Led Silhouette, HQPC proiektu kolektiboa, Node, Natxo Montero eta Dantzaz / Atalak 2.0 Proiektua; azken horrek in situ sortutako koreografia bat aurkeztuko du, Larrua Proiektuan oinarrituz. Taiwango Hung Dance Konpainia nabarmendu behar dugu, “Birdy” aurkeztuko baitu, 2017an Masdanza Jaialdiko publikoaren saria irabazi zuen eta 2017an Burgos – New York Koreografia Jaialdian lehen saria bereganatu zuen ikuskizuna.

EGITARAUA

IRUN (irailak 13)

18:00 Zabaltza Plaza: Marrazki Taillerra. 60'

19:00 Zabaltza Plaza: LaRutan (Euskadi) Out Of The Blue 11'

19:15 Zabaltza Plaza: Kukai Dantza & Brodas Bross (Euskadi – KataluniaTopa 20'

 

HENDAIA  (irailak 14)

16:00 Place Sokoburu Plaza: Marrazki Taillerra – 60'

17:00 Place Sokoburu Plaza: Unaiuna (Balearrak) All inclusive – 12'

17:15 Place Sokoburu Plaza: LaRutan (Euskadi) Out Of The Blue 11'

 

ERRENTERIA (irailak 15)

12:30 Diputazio Plaza: Nowhere Theatre (Madril) El Lago de los Cisnes (el pequen~o) 15'

18:00 Zumardia: Marrazki Taillerra – 60'

19:00 Zumardia: Unaiuna (Balearrak) All inclusive – 12'

19:30 Herriko Plaza: Amaiur Luluaga (Euskadi) J-AhO! 15'

 

DONOSTIA   (irailak 21)

12:30 Urdaneta: Dantzaz (Euskadi) Artalde Proyecto Larrua – 20'

18:00 Konstituzio Plaza: Marrazki Taillerra – 60'

19:00 Konstituzio Plaza: Hung Dance (Taiwan) Birdy 15'

19:30 Nautiko: Vicky P. Miranda (Madril-Euskadi) Rojo 18'

20:00 Nautiko: Taiat Dansa (Valentzia) Canvas of Bodies. Opus nº 1 - 17'

 

PASAIA  (irailak 22)

12:00 Donibane Plaza: Marrazki Taillerra – 60'

13:00 Donibane Plaza: Led Silhouette (Nafarroa) Errata Natural 13'

13:30 San Pedro Enbarkaderoa: Marcat Dance – Mario Bermúdez (Andaluzia) Wooden Bones 18'

Txalupan joango gara Donibanetik San Pedrora (joan-etorria > doan)

 

DONOSTIA  (irailak 22)

18:00 Konstituzio Plaza: Marrazki Taillerra – 60'

19:00 Konstituzio Plaza: Marcat Dance (Andaluzia) Azzurro 12'

19:30 Nautiko: Led Silhouette (Nafarroa) Errata Natural 13'

20:00 Nautiko: Hung Dance (Taiwan) Birdy 15'

 

BAIONA (irailak 28)

16:30 MVC Polo-Beyris (Kanpoaldean): Marrazki Taillerra – 60'

17:30 MVC Polo-Beyris: Ziomara Hormaetxe (Euskadi) Ahotsak 15'

17:45 MVC Polo-Beyris: Amaiur Luluaga (Euskadi) J-AhO! 15´

18:00 MVC Polo-Beyris: Node (Euskadi) Tria 15'

 

HONDARRIBIA (irailak 29)

17:30 San Pedro Kalea: Marrazki Taillerra – 60'

18:30 San Pedro Kalea: Ziomara Hormaetxe (Euskadi) Ahotsak – 15'

19:00 Santiago Plaza: Proyecto Colectivo HQPC (Euskadi). Habrá que ponerse cachas – 20'

 

BESTELAKO EKITALDIAK

IRUN, HENDAIA, ERRENTERIA, DONOSTIA, PASAIA, BAIONA, HONDARRIBIA

Marrazki tailerra, emanaldien aurretik

ERRENTERIA> Irailak 21

Master Class. DANTZAGUNEA

11:00 > 13:00. Hung Dance (Taiwan)

Dantza Hirian

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2019(e)ko irailaren 13(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • LekuaIrun, Donostia, Pasaia, Errenteria, Hondarribia, Hendaia, Biarritz eta Baiona
    Errenteria
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Info Gehiago

Non

Euskadi, auzolana