"Arratiako Kalenturak" Ipuin Erotikoen Lehiaketa 2019

Igorre 2019(e)ko uztailaren 8(e)tik 2019(e)ko azaroaren 15(e)ra
  • "Arratiako Kalenturak" Ipuin Erotikoen Lehiaketa 2019

Aurton Zertu Kultur Elkarteak, Igorreko Udalaren laguntzeagaz Arratiako Kalenturak Ipuin Erotikoen Lehiaketea martxan ipiniko dau. Lehiaketeak Basauri eta Dimako ipuin erotikoen lehiaketen oinorde eta segidea izan gura dau. Lanak zemendiaren 15era arte bialdu ahal izango dira.

[...]

Oinarriak

1- Lehiaketa honetan hamasei urtetik gorako edozein personak hartu leike parte.

2- Lan guztiak argitaratu bakoak eta euskeraz idatziak izan beharko dira.

3- Lanak ipuin erotikoak izan behar dira eta DIN A4 orrietan makinaz tarte bikotxean idatzita aurkeztu beharko dira. Lanen luzeerea lau eta zortzi orrialde artekoa izan beharko da.

4- Lanean ez da egilearen daturik ipiniko, izenburua bakarrik. Egilearen datuak (Izen-abizenak, adina, telefonoa, helbidea eta lanaren izenburua) gutunazal zarratu baten sartuko dira eta gutunazal horren azalean lanean ipini dan izenburu bera ipini beharko da.

5- Lan orijinala, hiru kopia, eta egilearen datuak dituan gutunazala beste gutunazal handiago baten sartuta, honako helbide honetara bialdu beharko da: Zertu Kultur Elkartea, Herriko Plaza 24, 48142 Artea (Bizkaia). Posta elektronikoz bialdu ezkero, gehitu artxibo bi, bat lanerako, bestea datuetarako, eta bialdu helbide honetara: begitu@topagunea.com.

6- Hiru sari emongo dira: lehena 600 eurokoa, bigarrena 400 eurokoa eta Arratiako onenari, 250 eurokoa.

7- Lanak bialduteko azken eguna 2019ko zemendiaren 15a da. 

8- Zertu alkarteak izentauko dau epaimahaia literatura munduko kideakaz.

9- Sari emotea irabazleak bertan dirala egingo da. Non eta noz izango dan aurrez iragarriko da.

10- Lan saridunak Zertu alkartearen esku lotuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukerea eukiko dau, beti egilea nor dan garbi adierazoz.

11- Zertu alkarteak oinarri honeei edozein aldaketa egiteko aukerea eukiko dau, beti publikoki adierazoz.

begitu.org

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2019(e)ko uztailaren 8(e)tik 2019(e)ko azaroaren 15(e)ra
  • LekuaIgorre

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana