Geneva Camerata

Pamplona/Iruña 2019(e)ko Urriak 28
  • Geneva Camerata

Musika gazteek osatua da Geneva Camerata, eta programa eklektiko eta berezia eskaintzen du, barrokotik musika garaikideraino, jazza eta rocka bazter utzi gabe. Gaur egungo orkestra ausartuenetakotzat jotzen da, eta musika, dantza, antzerkia, zirkua eta ikusizko arteak konbinatzen dituzten ikuskizunak sortzen ditu.

David Greilsammer da taldeko zuzendari musikal eta artistikoa, eta bere belaunaldiko artista ausartuenetakotzat aitortua dago. Zuzendariaz gain, piano-jotzailea ere bada, eta bereziki proiektu berritzaileak zein arteen arteko zubiak atsegin ditu.

Artista eklektiko eta ausarta da Juan Kruz Díaz de Garaio Esnaola dantzari eta koreografoa, adierazpide berrien bila dabilena beti.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana