Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak 2019

Pasaia 2019(e)ko urriaren 18(e)tik 2019(e)ko urriaren 27(e)ra
  • Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak 2019

Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiek 38 urte beteko dituzte aurten, hori da sasoia!

Urriaren 18tik aurrera Pasaiako plaza umorez betetzeko erronka dugu:

18an bertan, ostiralean, iazko Leioako Umore Azokan saritua izan zen KALE GORRIAN kale antzerkiarekin hasiera emango diegu jardunaldiei San Pedron.

19an, larunbata, Antxoko Hamaika Buelta taldekoek KOMUNEKO ZULOTIK antzezlana aurkeztuko dute Kultur Etxean.

20an Galiziatik etorriko zaizkigu A Panadariako lagunak, iaz estatu mailan sari gehien jaso dituen ELISA y MARCELA antzezlana gozatzeko aukera izango dugu Donibaneko Kulturgunean.

25ean, berriro kalera irtengo gara, Tio Teronen Semeak taldearen azken lanarekin: FESTAMENTUA, Trintxerpeko Gudarien Plazan izango dugu jai giro paregabea.

26an,  Hika teatroko lagunek TXARRIBODAra gonbidatuko gaituzte, jaigiroa ziurtatuta izango dugu Donibaneko kulturgunean.

Eta 27an Antxoko plazan emango diegu bukaera Jardunaldiei, BABO ROYAL izeneko familia guztientzako ikuskizun parregarriarekin.

pasaia.net

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2019(e)ko urriaren 18(e)tik 2019(e)ko urriaren 27(e)ra
  • Ordutegia19:00
  • LekuaPasaia

  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana