Zurrumurruen aurkako III Ipuin Laburren Lehiaketa

Bilbao 2019(e)ko irailaren 1(e)tik 2019(e)ko irailaren 30(e)ra
  • Zurrumurruen aurkako III Ipuin Laburren Lehiaketa

  • Lanak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte egongo da zabalik udalaren web-orrian.
  • Kontakizunak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke eta balio hauek landuko dituzte: kulturartekotasuna, dibertsitatea, identitatea eta errespetua.
  • Bilboko Udala 2013tik ari da zurrumurruen aurkako proiektua garatzen, diskriminazioari aurrea hartzeko, bizikidetza hobetzeko eta atzerritarren inguruko estereotipo negatiboei aurre egiteko. Ekimen hau Herritarren eta Aniztasunaren II Udal Planean jasotako konpromisoaren barruan dago.

Bilboko Udala hitzaren indarraz baliatuko da berriro ere bereizkeriaren aurka borrokatzeko eta aurreiritziekin amaitzeko, horretarako antolatu baitu “ZURRUMURRUEN aurka, sartu aterpean” kontakizun laburren III. Lehiaketa.

Baldintza bakarra dago parte hartzeko: 18 urte beteta izatea. Kontakizunek gehienez lau orriko luzera izango dute; eta Arial 12 edo antzeko letran, espazio bikoitzaz eta orriaren alde bakarrean idatzita. Kontakizunak originalak eta argitaratu gabeak izango dira.

Kulturartekotasuna, arrazakeriaren eta aurreiritzien aurkako borroka, nortasuna eta errespetua, bai eta bizikidetzaren balioa ere, landuko dira kontakizunetan, besteak beste. Lanak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte egongo da zabalik www.bilbao.eus orrian.

Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Sailak izendatutako epaimahai parekideak urtea amaitu baino aukeratuko ditu irabazleak. Hizkuntza-modalitate bakoitzeko lehenengo saria 350 eurokoa izango da eta bigarrena 150 eurokoa. Gainera, finalista guztiak jaso eta bilduko ditu liburu batek, lehiaketaren aurreko edizioetan bezala.

IRUDIMENA ETA SORMENA ESTEREOTIPOEI AURRE EGITEKO

Bilboko Udala 2013tik ari da zurrumurruen aurkako proiektua garatzen, diskriminazioari aurrea hartzeko, bizikidetza hobetzeko eta atzerritarren inguruko estereotipo negatiboei aurre egiteko. Ekimen hau Herritarren eta Aniztasunaren II Udal Planean jasotako konpromisoaren barruan dago.

2017tik, udalaren estrategiak sorkuntzazko idazketaren eta literaturaren inguruan esku-hartzeko ildoa dauka, hain zuzen ere, irudi eta diskurtso berriak eraikitzeko tresna moduan sormena sustatzeko asmoz. Sorkuntzazko idazketa tailerrak eta urteroko lehiaketa dira horretarako egiten diren jardueretako batzuk.

Gainera, pintxo-pote literarioa ere egiten da, estrategiarekin bat egiten duten ostalariekin batera. Hor, literatur lehiaketaren irabazleek eta finalistek euren lanak irakurtzen dituzte, proiektua auzoetara hurbiltzeko eta dibertsitateari eta bizikidetzari buruzko irudi berriak partekatzeko.

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2019(e)ko irailaren 1(e)tik 2019(e)ko irailaren 30(e)ra
  • LekuaBilbao

  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana