Miguel Sánchez-Ostiz & Beñat Arginzoniz: "Poemak eta deserrotzeak"

Bilbao 2019(e)ko Irailak 18
  • Miguel Sánchez-Ostiz & Beñat Arginzoniz: "Poemak eta deserrotzeak"

Poesia BBK 2019 programaren baitan.

“Poemak eta deserrotzeak”. Miguel Sánchez-Ostiz & Beñat Arginzoniz.

Miguel Sánchez-Ostiz nafarrak eta Beñat Arginzoniz bizkaitarrak beren lanen irakurketa partekatua eskainiko diote publikoari. Poemas y desarraigos izeneko jardunaldian bi belaunaldi eta joera estetiko ezberdinetako bi poeta hauek, biak ere literatura-eduki handiz hornituak, munduaz eta idazteaz dituzten ikuspegiak azalduko dituzte beren olerkien bidez.

Sánchez-Ostiz, azken mende-laurdenean gaztelaniaz idatzi duen eleberrigile emankor eta aipagarrienetako bat da, Kritikaren Sari Nazionala, Euskadi Saria eta Kulturaren Vianako Printze Saria; berak egindako poesia-lana La marca del cuadrante delakoan dago bilduta. Bere azken poema-liburua, Fingimientos y desarraigos, 2018an argitaratu zen.

Bestalde, Beñat Arginzonizek, besteak beste, Manifiesto poético y otros escritos, La herida luminosa eta Pasión y muerte de Iosu Expósito lanak argitaratu ditu. Arginzoniz, gainera, El Gallo de Oro argitaletxearen sortzaile eta arduraduna da. Bere olerkiak irakurtzeaz gain, bi idazleek elkarrizketa izango dute poesiaz eta literaturaz XXI. mendean.

BBK Aretoa

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2019(e)ko Irailak 18
  • Ordutegia20:00
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • ZenbatekoaSarrera doan jarlekuak bete arte
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web BBK Aretoa

Non

Euskadi, auzolana