"El jovencito Frankenstein"

Bilbao 2019(e)ko abenduaren 19(e)tik 2019(e)ko abenduaren 29(e)ra
  • "El jovencito Frankenstein"

Gabonak zeharo dibertigarriak izango dira Arriagan El jovencito Frankenstein komedia musikalari esker, Mel Brooksen 1974ko eldarniozko pelikula izenkidea oinarri hartuta sortu dena. Ikuskizun musikal honek, Bilbora iritsi aurretik, Broadway, West End eta Madrilen sekulako arrakasta izan zuen. Azkenengo hirian iaz antzeztu zuten, «Frankenstein» lanaren berrehungarren urteurrena ospatzearren, 1818ko urtarrilaren 1ean argitaratu zena.

Mel Brooksen filmaren moldaketa berotzaileari, zinemako estiloaz gain, antzerkiko ezaugarriak ere gehitu dizkiote, sorkuntza artistiko aparta bihurtuz. The Transylvania Mania edo Puttin’ On The Ritz abesti mitikoa bezalako doinu gogoangarriak ez dira faltako emanaldian.

  • Libretoa: Mel Brooks, Thomas Meehan
  • Produktore artistikoa: Iñaki Fernández
  • Zuzendari artistikoa: Esteve Ferrer
  • Letren moldaketa: Esteve Ferrer eta Silvia Montesinos
  • Zuzendari musikala: Julio Awad
  • Koreografia: Montse Colomé
  • Jantzi eta eszenografia diseinua: Felype de Lima
  • Argiteria diseinua: Juanjo Llorens
  • Soinu diseinua: Javier Isequilla
  • Casting zuzendaria: Daniel Anglès
  • Produkzioa: LETSGO
  • Zuzendari laguntzailea/ bertako zuzendaria: Silvia Montesinos
  • Ile-apaintzaile, makillaje eta karakterizazioa: Olaya Brandón
  • Zuzendari teknikoa: José Luis Alonso
  • Errejidorea: Gonzalo Lisiardi
  • Antzezleak: 20 artista baino gehiago: Victor Ullate Roche, Marta Ribera, Jordi Vidal, Teresa Vallicrosa...

SAIOAK

Hilak 19 - 19:30 h. 
Hilak 20 - 18:00 h. eta  21:30 h
Hilak 21 - 18:00 h. eta  21:30 h.
Hilak 22 - 17:00 h. 
Hilak  23 - 19:30 h. 
Hilak 26 - 19:30 h. 
Hilak 27 - 18:00 h. eta  21:30 h. 
Hilak 28 - 18:00 h.  eta 21:30 h. 
Hilak 29 - 17:00 h.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaLETSGO
  • Data 2019(e)ko abenduaren 19(e)tik 2019(e)ko abenduaren 29(e)ra
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa14 / 52 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana