Quique González

Bilbao 2019(e)ko Abenduak 30
  • Quique González

Quique González beti izan du kamikaze kutsua, askotan kontran egon da eta. Bere berri jakin genuen «azken» aldia duela urtebete eta zenbait hilabete itxi zuen bira izan zen. Logikari jarraituta, orain abestiak konposatu, estudioan sartu, disko berria argitaratu eta hau guztia egin ondoren, eszenatokietara itzultzeko unea iritsiko litzateke. Baina ez da kasua, gorputzak Quiqueri zikloa hautsi eta bandarekin jotzeko eskatu dio. Eta ikaragarria izango dela agindu du.

Ez du zehaztasun handirik kontatu… baina zelako zehaztasunak! Lehenari dagokionez, bere errepertorioaren alderdirik amerikarrena sustatu nahi du. Berri ona, ezta? Bigarrena Alex Muñoz bandako parte izango dela da, Willi Nelsonekin jo duen eta Nikki Lanen taldea osatzen duen musikaria. Eta hirugarrena? Quique zuzenean izango dela… eta horrek ez du inoiz huts egiten.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana