"Eta zure sustraiak?", Maitane Argote Guzmánen margo-erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko irailaren 14(e)tik 2019(e)ko irailaren 27(e)ra
  • "Eta zure sustraiak?", Maitane Argote Guzmánen margo-erakusketa

Maitane Argote Guzmán, Gasteizen jaiotako egilea. 

EHUko Arte Ederren fakultatean Arte gradua ikasi zuen. 2016tik margolaritzan ari da. Bere helburua, geologia irudikatzea margolanetan.  

Gaur egun jarraitzen du naturaren gaiak lantzen, eta Lurraren eta emakumearen arteko loturari berebiziko garrantzia ematen dio. Mendiek barnean zer gordetzen duten erakutsi nahi du. Geologia eta mapekin lan egiten du, ikuspuntu kartografiko batetik sortzen diren formetan oinarrituta. 

Horretaz gain, hilekoaren odolaren kontzeptua onartzea ere lortu nahi du, horren onurak azpimarratzea, tabuetatik baztertzea eta emakumea-lurra-bizitza harremana islatzea.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana