Ezin Zailagoa 2019 - Nafarroako Zirku Jaialdia

Altsasu/Alsasua 2019(e)ko abuztuaren 28(e)tik 2019(e)ko irailaren 1(e)ra
  • Ezin Zailagoa 2019 - Nafarroako Zirku Jaialdia

Altsasu, Uharte, San Adrían, Tutera eta Vianako udalek antolatuta Ezin zailagoa! - Nafarroako XVIII. Zirku Jaialdia ospatuko da abuztuaren 28tik irailaren 1era. Aurreko urteen modura, hiru ikuskizun ikusi ahalko dira.

EGITARAUA:

OBRAK

ENVÀ

250 kg lastoren eta 125 kg gizakiren artean, bi pertsonak haririk gabe dihardute berbetan giza ergelkeriaren kontzeptuaz eta pertsonen arteko harremanez, mugimenduaren, oreken, umorearen eta espazioaren konposizioaren bidez.

Gizakiok sarritan eraikitzen ditugu hormak geure buruetan, besteengandik datorren ustezko arrisku emozionaletik babesteko; bizitza osoa ematen dugu geure burua askatu nahian, eta osoki sentitzea eta oztopo barik komunikatzea eragozten digun “Envà” hori (horma) eraitsi baino ez dugu egin behar.

Sinbolikoki islatzen dugu giza izaeraren ergeltasuna, eta bestearekin elkartzeko alferrik egiten ditugun ekintza guztiak.

  • IDEIA, ANTZEZLEAK: Amer Kabbani, Àfrica Llorens
  • AKONPAINAMENDU ESZENIKOA: Jorge Albuerne
  • KANPOKO BEGIRADA, MUSIKA: Karl Stets
  • ARGIZTAPENA: Ivan Tomasevic

FLOU PAPAGAYO

Tres personajes sensibles y caóticos peregrinan circularmente en una pista de circo eterna y universal intercambiando y compartiendo emociones en un curioso viaje que combina música y voz en directo, danza, teatro corporal, funambulismo, patines y suspensión capilar.

Flou Papagayo es una auténtica oda al alma multicolor, a la necesidad de descubrir a ese Papagayo interior que se agita en nuestros cuerpos aullando por expresarse incondicionalmente, y que, sin ley ni código, sustenta nuestro recorrido vital y escénico.

  • Compañía: Mumusic Circus

PAUSOZ PAUSO

Emakume gazte bat kable baten gainean oinez dabilela, uzten joaten da bizitzak eman dizkion irakaspenak, kultura tradizionala eta adierazpen garaikidea bat eginda, identitatearen bilaketa batean; lurraren sustraietatik eraikitako identitatea, etengabeko eboluzioan den identitate bat. Jende asko identifikatuta sentituko da kontzeptu horrekin.

Zirkua, dantza eta kultura, izaera handiko ikuskizun poetiko eta hunkigarri batean elkarloturik, Euskal Herria eta haren tradizioak agertokiz aldatuta.

Garazi&Cía euskal konpainia berria Garazi Pascual Esnaolak sortu zuen; Pariseko Fratellini akademian 2015ean Zirku Garaikidean diplomatu ondoren, sorterrira itzuli zen bertan bere artea garatzeko.

FITXA ARTISTIKOA

  • ZUZENDARITZA, KOREOGRAFIA: Anna Rodríguez
  • ESZENOGRAFIA, EGILEA, ANTZEZLEA : Garazi Pascual Esnaola

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana