Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Zain"

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko irailaren 30(e)tik 2019(e)ko urriaren 1(e)ra
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Zain"

ABONU DENBORALDIA 2019/2020.

Inoiz ez bezalako proposamen batekin hasiko da: ezkutuko egitarau batekin, Elkano proiektuaren lehen lanaren estreinaldia baino ez baita ezagutaraziko. Hiru urte emango ditu Orkestrak proiektu horretan murgilduta, euskal nabigatzaileak duela mende erdi munduaren lehen zirkumnabigazioa osatzeko behar izan zuen denbora. Mikel Chamizoren Navigare necesse est lanak odisea horren lehen gertaerak jasoko ditu, eta ezezagunerako bidaia horretan abiatu ziren marinelen beldurrei, itxaropenei eta asmoei erreparatuko die. Ideia horrekin bat eginez, Robert Treviñok aurkikuntza-bidaia musikal bat egitera gonbidatuko ditu entzuleak, kontzertuaren amaierara arte izen ezezaguna izango duten bost obraren bitartez.

Abentura honetan Orkestrak bidaide bikainak izango ditu: batetik, Bilboko Koral Elkartea –euskal musika berriaren defendatzaile handia–; bestetik, Mojca Erdmann sopranoa –duela gutxi Orkestrarekin Alemanian eta Austrian biran izan den sopranoa, erreferentea alemanierazko errepertorioan–. Jakin-mina ez da faltako.

Sarrerak abuztuaren 1etik aurrera egongo dira salgai.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko irailaren 30(e)tik 2019(e)ko urriaren 1(e)ra
  • OrdutegiaIrailak 30 eta urriak 1: 20:00
  • Lekua Kursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Sarrerak Erosi
  • Web Kursaal

Non

Euskadi, auzolana