Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Aingerua"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Urtarrilak 10
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Aingerua"

ABONU DENBORALDIA 2019/2020.

Frank Peter Zimmermann biolin jotzaileak –mundu osoan ospea lortu duenak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren lagun mina denak– zazpigarren aldiz hartuko du parte orkestraren denboraldian, XX. mendeko kontzerturik eder eta konplexuenetako bati aurre egiteko. Aingeru baten, Alma Mahler-i hil zitzaion alabaren, omenezko Biolinerako kontzertua Alban Bergek burututako azken obra izan zen, eta horretan Schoenbergen teknika dodekafonikoa eta askatasun handiko eta joera erromantikoko zatiak konbinatu zituen maisutasunez.

Robert Treviñok, ondoren, 9. sinfonia zuzenduko du, Anton Brucknerrek bere azken urteetan sortu zuen maisulana, hain zuzen. Brucknerrek bere sinfoniekin ziurgabetasun handiak izan zituen, baina ziur zegoen Bederatzigarrena bere maisulana izango zela. «Jainkoari bukatu ahal izateko bizitzen utz diezadala soilik eskatzen diot», esan zuen. Baina ez zuen lortu, eta azken mugimendua osatu gabe utzi zuen. Hala ere, Alemaniako musikaren obra gorenetako bat da.

A. Berg
Biolin eta orkestrarako kontzertua [22']

A. Bruckner
9. sinfonia [63']

Sarrerak abuztuaren 1etik aurrera egongo dira salgai.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Urtarrilak 10
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Kursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Kursaal

Non

Euskadi, auzolana