Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Lurra"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Urtarrilak 31
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Lurra"

ABONU DENBORALDIA 2019/2020.

Maurice Ravelek prestatu zituen Une barque sur l'ocean eta La Valse lanen orkestrarako bertsioak miresgarriak dira, tinbrea irudimen handikoa izateaz gain, aberats-aberatsa baita tresna-koloreei dagokienez. Lehenak espiritu inpresionista dauka eta itsasaldi mugitua proposatzen du, baina La Valse, Lehen Mundu Gerra amaitu eta gutxira bukatua, harago doa balsaren sorrera, goieneko unea eta suntsiketa irudikatu baitzituen, eta horrekin, dantza horren arrakasta bizi zuen gizartearen balioen sorrera, goieneko unea eta suntsiketa.

Jarraian, Mahlerren musikan aditua den Robert Treviñok Lurraren abestia lan ikaragarriari ekingo dio. Konpositoreak bere bizitzako unerik mingarrienetako batean idatzi zuen, eta bizitzaren gozamenak goraipatzen dituzten eta galeraren eta heriotzaren gainean hausnartzen duten sei abestiz osatuta dago. Lehen mailako bi interprete mahlertarrek, Jennifer Johnstonek eta Corby Welchek, jarriko diete ahotsa obraren lerroei.

M. Ravel
Une barque sur l’océan [10'] / La Valse [12']

G. Mahler
Lurraren abestia [63']

Sarrerak abuztuaren 1etik aurrera egongo dira salgai.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana