Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Mundu Berria"

Pamplona/Iruña 2020(e)ko Maiatzak 12
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Mundu Berria"

ABONU DENBORALDIA 2019/2020.

Georg Mark salzburgotarra, zuzendaritzaz gain filosofia eta psikologiako ikasketak ere badituena, zirkuitu austriarreko zuzendari interesgarrienetako bat da. Orkestra zuzenduko du Mundubira musika bidelagun proiektuaren bigarren obraren estreinaldian, Mikel Urquiza konpositore bilbotarrak egin duena, eta Elkanok munduan barrena egin zuen bidaiako Ameriketako etapan begirada jartzen duena.

Hain zuzen kontinente horrek eman zion inspirazioa Antonin Dvoraki bere partitura ezagunena idazteko: 9. Sinfonia, "Mundu Berriarena". Lan horretan Dvorakek uztartu egin zituen musika beltz eta indigenan egindako aurkikuntzak eta doinu bohemiar bereizgarriak. Bere Biolinerako kontzertuaren hirugarren mugimendu sutsuan ere presente daude doinu horiek. Augustin Hadelich, Grammy baten irabazlea eta Musical Americak "2018 urteko instrumentu jotzaile" gisa izendatua, izango da kontzertu honen orrialde distiratsuei bizitza emango dien solista bikaina.

M. Urquiza
Elkano proiektua 2 [10'] (erabateko estreinaldia)

A. Dvorak
Biolinerako eta orkestrarako kontzertua, Op.53 [32'] / 9. sinfonia, Op.95, "Mundu Berriarena" [40’]

Sarrerak abuztuaren 1etik aurrera egongo dira salgai.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana