Dantzaldia 2019: "Pour sortir au jour"

Bilbao 2019(e)ko Irailak 27
  • Dantzaldia 2019: "Pour sortir au jour"

 

DANTZALDIA 2019 - La Fundición

 

Compagnie Olivier Dubois - Paris

 

Pour sortir au jour

 

Irailak 28, larunbatarekin - 19:30h | Azkuna Zentroa

 

Bere lehen koreografia sinatu eta hamabi urtera, Olivier Duboisekberriz bisitatzen ditu bere ibilbidearen hasieratik parte hartu duen hirurogei ikuskizunetariko batzuk.

 

Solo faltsu honetan (oso lagunduta dago ikusleen aldetik) hainbat konturi ekiten dio: artistak bere obrarekiko jasaten dituen irenstea, metamorfosia eta sumisioa. Antzinako Egiptoko Hilen liburuaninspiraturik, bere “erraien”, historiaren, gorputzaren… disekzioa egiten du eta deklarazio pasionatua egiten dio dantzari, harenganantz eskuzabaltasun zoro eta akigarri batez joanez .

 

«Nire baitan gordetzen ditut zientoka mugimendu, keinu, posizio, asmo, sentimendu, izerdi eta odol litro, ehunka zauri eta orbain, poz eta pena pilo bat. Eta zer geratzen da horretaz guztiaz?,zer gogoratzen dut?, noraino eroan nazakeneure gorputzaren memoriak?, nire interprete-gorputzaren zein zatik hitz egin ahal du artearen historiaz? Bai, interpretazioaren historia milioika gorputzen historiez osatzen da.

 

Artelantzat jo ote genitzakeinterpreteak, geure gorputzek interpretazioaren –eta kasu honetan, dantzaren– haragiari eusten diotelako? Eta horrela balitz, zenbat balio du horrek?, zenbat balio du arteari emandako dedikazio oso batek? Ez diogu orain itaun horiei erantzunik emango, baina beste pauso bat emango dugu elkarrekin… Jolas bat proposatzen du, epaiketa bat bezalakoa… Prest? Hasiko gara!!!».

 

  • Sorkuntza eta interpretazioaOlivier Dubois
  • EkoizpenaCOD - Compagnie Olivier Dubois
  • Ekoizpen kideaFestival Breaking Walls / Kairo Olivier Dubois artista kidetua da CENTQUATRE-n - Paris CODk - Compagnie Olivier Duboisekerakunde honen laguntza jasotzen du: Ministère de la Culture - Direction générale de la création artistique - délégation à la Danse.

 

lafundicion.org

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana