Dantzaldia 2019: "Not a moment too soon"

Bilbao 2019(e)ko Azaroak 7
  • Dantzaldia 2019: "Not a moment too soon"
  • Dantzaldia 2019: "Not a moment too soon"

THORUS ARTS - Ferran Carvajal & Trevor Carlson | Bartzelona

Not a moment too soon

MERCE CUNNINGHAMen jaiotzaren ehungarren urtemuga ospatzeko pieza

Azaroak 7 - osteguna - 19:30h | Azkuna Zentroa

BIZITZA ERREALETIK ESZENATOKIRA

Not a moment too soon diziplina anitzeko pieza bat da, zeinean dantza, testua, musika eta bideoa integratzen diren. Merce Cunningham koreografoaren eta Trevor Carlson bere zuzendari exekutiboaren arteko bizi-esperientzia ibiltzen du, lehen pertsonan eta Carlsonen ikuspegitik, solo eran.

2001eko neguan Australian egindako bira batean bere kamerinoko ispiluaren aurrean zegoela, pieza honi izenburua ematen dion esaldia esan zuen Merce Cunninghamek –«Ez da goizegi»– bere burua bideokamerarekin grabatzen zuen bitartean. Une hartan 79 urte zituen Mercek. Aurretiazko hiru urteetan, eta hurrengo bederatzietan, haren alboan egon zen Trevor Carlson, bere zuzendari artistiko eta konplize handia izan zena.

Cunningham XX. mendeko koreografo handietako bat dugu. John Cage konpositore iraultzailearen adiskide eta ohiko lankidea izan zen, eta hark bideratu zuen pentsamendu budistarantz. «Not a moment too soon» esatean, koreografoak lotura adierazten du nazioarteko dantza garaikidearen paisaian aztarna utziko zuen ikuspegi filosofiko horrekin eta, aldi berean, haren bizitzaren azken momentuekin konektatzen gaitu.

Not a moment too soon dantza-antzerki pieza bat da, bidaia partekatu bati buruzkoa: Cunninghamen bizitzaren azken konpasak, lanean jarraitzeko borroka eta Trevor Carlsonen finezia prozesu horren laguntzaile bezala. Pieza honek gizon biek partekatzen duten memorian egindako introspekzio ekintza bat proposatu nahi digu, Cunninghamen ahots eta irudiaren bidez –argitaratu gabeko bideoetan– eta Carlsonen narrazio eta ekintzen bidez, maisu baten azken egunetarantz bideraturiko begirada intimoa da.

  • Zuzendaritza: FERRAN CARVAJAL
  • Interpretazioa: TREVOR CARLSON
  • Idazketa eta dramaturgia: ALBERT TOLA 
  • Bideo-sorkuntza: MIQUEL ÀNGEL RAIÓ 
  • Eremu eszenikoa: MAX GLAENZEL 
  • Musika-konposizioa: JAUME MANRESA 
  • Argi-diseinua: MARIA DOMÈNECH 
  • Jantzi-diseinua: ALEJANDRO ANDÚJAR
  • Eskultura-sorkuntza: CASEY CURRAN
  • Mugimendu ahokularia: JOAN PALAU
  • Bideo-dokumentazioa eta sormen-prozesuaren fotografia: ELISABETH PRANDI
  • Ekoizle kideak: Barbican - Mercat de les Flors - Thorus Arts
  • Komisarioak: Katherine Hayes - Mary Rice - Sutton Stracke
  • Laguntza: Robert Rauschenberg Foundation
  • Babes gehigarria: Generalitat de Catalunya - Consorci Institut Estudis Baleàrics.

Mezenas hauen babesarekin: Sandra Cornelius, Kim Cullen & David Taylor, Nancy Dalva, Molly Davies,Carolina Nitsch, Judith Pisar, Pamela Schaeffer, Mark Seliger y Holly Sidford.Eta AEBetako The Cowles Centerren egindako emanaldietarako:  Jane Cowles, Page & Jay Cowles, Anthony Creamer, Molly Davies, Kathleen Fluegal,HRK Foundation, Art & Martha Kaemmer, Julie Kaemmer, the Mary H. Rice Foundation, Jennifer Melin Miller & David Miller,the Pugsley Fund, Allan & Ferne Sperling eta Nicole & Kirt Woodhouse.

Kolaborazioak: El Graner & La Caldera

Esker onak: Arnie Apostol, Bande à part, Brummell Hotel, Deborah Ceballos, Marta Filella,Kathleen Fluegal, Fractured Atlas, Santiago Latorre, Merce Cunningham Trust,Marta Oliveres, David Quinn, Toni Racklin, Ken Tabachnick, Kevin Taylor.

Esker on berezia: Laura Kuhn

Argazkiak: Yoana Miquel

 

Merce Cunninghamen bideoak New Yorkeko bilduma pribatu baten jabetza dira eta eskuzabaltasunez utzi dituzte, batere mugapenik gabe.

lafundicion.org

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaTHORUS ARTS
  • Data 2019(e)ko Azaroak 7
  • Ordutegia19:30
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa12 €
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non

Euskadi, auzolana