Dantzaldia 2019: "Extrema " Marco Flores

Bilbao 2019(e)ko Azaroak 23
  • Dantzaldia 2019: "Extrema " Marco Flores
  • Dantzaldia 2019: "Extrema " Marco Flores

MARCO FLORES | Madril

Extrema

Azaroak 23, larunbatarekin - 19:00h | Guggenheim Bilbao museoa

Konposizio koreografiko, musikal eta espazialaren bitartez, zelan gauzatu aniztasunean zeharreko bidaia? Zelan lortzen du norberak bere baitakoari uztea? Zelan lortzen dugu geure burua bikoiztea edo hirukoiztea, eta gure alter egoa geure biderkatze horietan aurkitzea?

Itaun horietatik abiatuta, Marco Floresek proposatzen duen piezak mutur edo kontzeptu kontrarioak bilatzen ditu. Esandako puntuak elkarrengandik urrundu edo elkarrengana hurbiltzen dira, bere buruaren gaineko irakurketa edo forma berriak erakutsiz: heterodoxoa-ortodoxoa, fisikoa-emozionala, airetikoa-lurrekoa, unisexuala-androginoa…

Bide horretatik, xedea ez da mutur horietara ailegatzea, baizik eta iruditeria berrietaranzko jauzi bat ematearen posibilitatea, haiek zabalduko dizkiotelako askotariko identitateak eta poetika berriak interpreteari.

  • Zuzendaritza, ekoizpena, jatorrizko ideia eta interpretazioa: Marco Flores
  • Zuzendari artistikoko kidea eta koreografia-aholkularia: Olga Pericet
  • Koreografia: Marco Flores
  • Musika: Gene Koshinski, Paco de Lucia, Ricardo Manchego, Enrique Granados eta J. S. Bach.
  • Jatorrizko musika: Jesús Torres eta Kike Terrón
  • Soinu-eremuaren konposizioa eta sorkuntza: Pablo Martin Jones
  • Argi-diseinua: Ada Bonadei
  • Argi-teknikaria: Suh-Güein Romero
  • Soinu-diseinua: Beatriz Anievas
  • Jantzi-diseinua: Olga Pericet
  • Jostundegia: Maribel Rodríguez, Realización de vestuario S. L.
  • Fotografia: Esteban Abion
  • Diseinu grafikoa: Sebastián Aláez
  • Filmaketa: Boasorte
  • Bideo-edizioa: Marta Romero
  • Ekoizpen exekutiboa: Miquel Santin
  • Esker onak: Conservatorio Profesional de Danza (Madril), Teatro Villamata (Jerez de la Frontera)

 

lafundicion.org

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana