Dantzaldia 2019: "Thursday" Claudia Dias - Idoia Zabaleta

Bilbao 2019(e)ko azaroaren 30(e)tik 2019(e)ko abenduaren 1(e)ra
  • Dantzaldia 2019: "Thursday" Claudia Dias - Idoia Zabaleta

CLAUDIA DIAS - Lisboa

THURSDAY

Claudia Dias Idoia Zabaletarekin

Azaroak 30, 20:00etan  eta abenduak 1;19:00etan - La Fundición

2019an hasi zen Claudia Dias Sete Anos Sete Peças proiektuko laugarren piezan lan egiten. Aurreko hiruretan Pablo Fidalgo Lareo*, Luca Bellezze eta Igor Gandra izan ziren artista gonbidatuak, eta orain proiektuak klabe femeninoan jarraitzen du Euskal Herriko Idoia Zabaleta koreografo eta dantzariarekin.

*Monday - watch out to your right pieza 2016ko Dantzaldian aurkeztu zen.

Idoia Zabaleta –erreberentzia gutxikoa, askea, arduratsua, punka, eskuzabala, inteligentea, ekintzailea– proiektu honetarako aukera naturala da, Claudiarekin duen konplizitatea dela eta. 2014an sormen-tailer bat egin zuten «penintsulako bazter honetan» –hau da, gurean–, Euskal Herriko, Espainiako, Italiako eta Portugalgo hamasei artista inplikatuz eta Denbora Errealeko Konposizioa delako teknikatik abiatuta. Esandako teknika sormenerako lanabes teoriko-praktikoa da, eta aldi berean formazio artistikorako nahiz posizionamendu politikorako tresnatzat jo dezakegu, «izateko modu bat eta polis-eko alderdi askori begiratzeko era bat».

Auzi asko sortu daitezke enkontru honetatik: mikropolitikak eta gorputza, kolonialismo osteko gaiak, emakumea eta feminismoa, norberaren historia historia kolektiboaren pisu izugarriaren aurrean… Elkarlana 2019ko urtarrilean hasi zen Azalan (Araban) eta urtean zehar jarraitu du O Espaço do Tempo-n (Portugal) izandako beste erresidentzia batzuekin. Prozesua 2019ko Dantzaldiko estreinaldiarekin bukatuko da.

Sete Anos Sete Peças izeneko proiektuan Cláudia Dias portugaldar koreografoak zazpi urtez jarraian pieza bana sortzea proposatu dio bere buruari. Proiektu honen genesia keinu politiko bat da, prekariotasun ezarriaren kondizioari uko egitea, epe ertain eta luzeko etorkizuna proiektatzeko eskubidea, esperimentaziorako eta sormenerako denbora erreibindikatuz eta jarraitutasuna, konfiantza eta prozesuak konpartitzea bezalako balioetan oinarritutako ikerketa artistikoa bultzatzea aldarrikatuz.

  • Zuzendaritza artistikoa: Cláudia Dias
  • Artista gonbidatua: Idoia Zabaleta
  • Interpreteak: Cláudia Dias, Idoia Zabaleta
  • Zuzendari laguntzailea: Karas
  • Argien diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Nuno Borda de Água
  • Kanpo-begirada: Jorge Louraço Figueira
  • Ekoizpena eta banaketa: Something Great (Berlin)
  • Laguntza: Azala
  • Koprodukzioa: Teatro Municipal do Porto; Teatro Municipal São Luiz, Azala; Cláudia Dias O Espaço do Tempo-ko artista kidetua da.
  • Sete Anos Sete Peças proiektuak Câmara Municipal de Almada-ren laguntza dauka. 
  • Alkantara - A.C. erakunde hauek finantzatzen dute: República Portuguesa | Cultura / Direção-Geral das Artes eta Câmara Municipal de Lisboa
lafundicion.org

Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2019(e)ko azaroaren 30(e)tik 2019(e)ko abenduaren 1(e)ra
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • Zenbatekoa12€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web La Fundición

Non

Euskadi, auzolana