Dantzaldia 2019: "Aneckxander"

Bilbao 2019(e)ko abenduaren 6(e)tik 2019(e)ko abenduaren 7(e)ra
  • Dantzaldia 2019: "Aneckxander"
  • Dantzaldia 2019: "Aneckxander"

Alexander Vantournhout & Bauke Lievens | Brusela

Aneckxander

Abenduak 6 eta 7, ostiral eta larunbatarekin - 20:00h - La Fundición

Aneckxander, gorputzaren autobiografia tragiko bat dantza kontzeptualeko proposamen bat da, eta Alexander Vantournhout-en beharrizan batetik sortu da: bere gorputzarekin duen harremana berrikustea eta ikuspegi sozial erredukzionistari buruzko gogoeta egitea, esandako ikuspegi sozialak beren ezaugarri fisiko deigarrienekin konparatzen baititu norbanakoak. Orokorrean, ezaugarri zaurgarrienak izaten dira.

Horretarako, bere biluztasuna erakusten dio publikoari, eta harekin batera, objektu gutxi batzuk eta bere kontakizun onest eta gordinean lagunduko dioten piano nota batzuk egongo dira. Oso koreografia akrobatikoa da, eta biluztasunean egiten den mugimendu-estudio honek bihurrikatze eta muturreko posizioetara eramaten du gorputza. Gorputza bihurrikatu egiten da, jarrera estrainio eta oldarkorrak bere gain hartuz. Era horretan, izua eta enpatia banatzen dituen marra mehea esploratu eta agerian geratzen da. Marra horrek eraikitzen du artistaren bakardadearen eta Bestearen/ikusleen arteko zubi posible bat.

  • Sorkuntza: Alexander Vantournhout, Bauke Lievens
  • Interpretea: Alexander Vantournhout
  • Dramaturgia: Bauke Lievens
  • Aholkularitza: Dries Douibi, Gerald Kurdian
  • Kanpo-begirada: Geert Belpaeme, Anneleen Keppens, Lore Missine, Lili M. Rampre
  • Argien diseinua: Tim Oelbrandt, Rinus Samyn
  • Musika: Arvo Pärt
  • Jantziak: Nefeli Myrtidi, Anne Vereecke
  • Fotografia: Bart Grietens
  • Managerra: Esther Maas
  • Banaketa: Frans Brood Productions
  • Kolaborazioa: Bauke Lievens in the context of the research project Between being and imagining: towards a methodology for artistic research in contemporary circus, financed by the research fund of KASK School of Arts, Gent (BE).
  • Honen laguntzarekin: Circus Next, a European scheme coordinated by Talents Cirque Europe, funded with support from the European Commission.
  • Ekoizpena: Not Standing npo.
  • Koprodukzioa: Circus Next, Les Subsistances Lyon (FR), Festival PERPLX Kortrijk-Marke (BE), Festival novog cirkusa Zagreb (HR).
  • Erresidentziak: Kunstencentrum Vooruit Gent (BE), Circuscentrum Gent (BE), CC De Warande Turnhout (BE), Festival PERPLX Kortrijk-Marke (BE), Centro Cultural Vila Flor Guimarães (PT), Les Migrateurs Strasbourg (FR), Subtopia Norsborg (SE), CC De Spil Roeselare (BE), La Brèche Cherbourg (FR), Les Subsistances Lyon (FR), STUK Leuven (BE).
  • Diru-laguntzak: Province of West Flanders, the Flemish Government, Circus Next.

 

Alexander Vantournhout-ek (Roulers, 1989) dantza garaikidea ikasi zuen P.A.R.T.S.-en (Performing Arts Research and Training Studios, Brusela) eta gurpil singlea ESAC-en (École Supérieure des Arts du Cirque, Brusela). Aktore legez, Rolf Alme-rekin lan egin du (Norwegian Theatre Academy, Fredrickstadt, Norvegia). Lan artistikoari lehentasuna eman arren, Alexanderrek irakastearen plazeraz ere gozatzen du ESAC-en eta ACAPA-n (Academy for Circus and Performance Art, Tilburg, Herbehereak). Beste solo biren egilea da: Caprices (2014) –Salvatore Sciarrinoren musikari egindako omenaldia– eta Don’t run away, John (2012) –Niko Hafkenscheid-ekin egindako performancea– (Hafkenscheid musikaria izan da Meg Stuartekin, Kopergietery-rekin…). 2014tik aurrera, Alexanderrek Harald Austbo-rekin inprobisatzen du (Heimat, Skagen). Beren elkarlan berriena WAK da(2014).

lafundicion.org

Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2019(e)ko abenduaren 6(e)tik 2019(e)ko abenduaren 7(e)ra
  • Ordutegia20:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • HizkuntzaEuskara
  • Web La Fundición

Non

Euskadi, auzolana