Inkestas Rock Festibal 2019

Sopela 2019(e)ko Irailak 14
  • Inkestas Rock Festibal 2019

Sopelan dena prest dago jada irailaren 14an Inkestas Rock Festibal jaialdiaren edizio berri bat ospatzeko. Ekimena gero eta errotuago dago udalerrian eta aurten berritasun eta doako ekintzaz beterik dator.

Alde musikalari dagokionez, Monarch!, Syberia, Santo Rostro, Bones Of Minerva, Melmak, Kabbalah, Chivo, Keziah, Ballard eta Crucifucked taldeek jardungo dute aurtengo Inkestas Rock Festibalean. Ekimenaren antolatzaileek adierazi dutenez Inkestas Rock Festibalak helburu bikoitza du: alde batetik, Sopelako zein inguruko herritarrei doako musika “minoritarioa” eskaintzea eta beste alde batetik, tokiko bandei ezagutzera emateko aukera sustatzea. Horretarako, eta jaialdiari garrantzia eta ikusgaitasuna emateko edizio honetan underground munduan ezagunak eta kalitatezkoak diren banda nazional eta nazioarteko bandak izango dira.

Baina kontzertuez gain, bestelako ekintza ugari ere antolatu dira: erakustaldiak, skate eta surf tailerrak, surf eta musika erakusketak, pintxo lehiaketak…

Alde batetik, irailaren 14an, txikienek skateborad erakustaldi batez gozatzeko aukera izango dute UK Skateparken eskutik, baita Aloka Surf & Sup eta Jean Fernandes surf tailerrez ere. Halaber, "Music & Surf” izeneko erakusketa bat ere egingo da, Iker Basterretxea eta Alberto Díazek egindako argazkiez osaturikoa. Artista hauen lana irailaren 18ra arte egongo da ikusgai Kurtzio Kultur Etxean eta sarrera doakoa izango da. Pintxo lehiaketa izango da aurtengo beste nobedade bat. Irailean zehar gauzatuko da eta  Bar Frontón Sopela, Kafe Taberna Lurren Lurren, Cherokee Cherokee, LaKala Sopela, Volker Paulaner Sopela, Etxekhi eta Uyarrak hartuko dute parte.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Irailak 14
  • Ordutegia15:00
  • LekuaSopela

  • ZenbatekoaDoako emanaldia

Non

Euskadi, auzolana