Irri Barra Gauak: "Euskal Herritik kanpo"

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Abuztuak 30
  • Irri Barra Gauak: "Euskal Herritik kanpo"

Aurtengo Irri-barra gauak jaialdian bi proposamen berri izango dira Falerina lorategian umore gauez gozatzeko: Dorleta Urretabizkaia eta Asier Hernandezen  GuDua, eta Mikel Bermejoren Euskal Herritik kanpo.

Lehenengo egunean GuDua ikusteko aukera izango dugu, 2018ko Donostiako Poltsikoko Antzerkiaren 27. edizioko proiektu finalista eta horretarako sorturiko antzezlana.

--

Izenburuak dioen modura, bakarrik hitz egiten hasiko naiz eta Euskal Herritik kanpo gertatu zaizkidan gauzak azaleratuko dira… burua galdu ote dut? Lehenik eta behin, Euskal Herrian oso goxo egoten dela aldarrikatu nahi dut, gure herri honek bere kultura eta gauza propioak ditu, eta gertu dauzkagun gauzaz barre egiteko gai gara, hor nonbait, kontrakoa esaten badute ere…

Nahiz eta gaztea izan, gurasoen etxetik goiz xamar joan nintzen, Madril aldera hain zuzen ere, eta jende ezezagunarekin hasi nintzen lan egiten eta bizitza partekatzen. Eta argi utzi nahi dut ez dela bat ere erreza hainbat pertsonekin pisua konpartitzea, edo askotan  bizilagun “zailak” izatea dagokigula eta ahal den moduan moldatu beharra dugula. Askotan, millenial batek Madrilen zer egiten duen galdetzen dit jendeak. Ikastera joan nintzen demontre!!. Bai, ikasi. Bizitza zer den ikusi eta ikasi eta ondo entzun…, ikusi zer den Euskal Herritik kanpo bizitzea, eta ikasi, ikasketak bertan egin bainituen.

Goi mailako kirol zikloa ikasi nuen Madrilen,  ikasgaia aztertu eta  monologoan kontatuko dizuet, ez pentsa hain erreza denik!  Nolakoa naizen erakutsiko dizuet. Mikel Bermejo nor den eta zer gauza arraro dituen kontatuko dizuet. Entzun izan dut ez naizela euskaldun normal bat, zuek epaitu!  Oholtzetan ikusiko dugu elkar ……????


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana