Benito Lertxundi

Hernani 2019(e)ko Irailak 6
  • Benito Lertxundi

Autodidakta eta inkonformista, Benito Lertxundik bere bidetik jarraitzen du. 50 urte baino gehiago daramatza agertokietan, eta ez dio men egin ez inongo modari, ez inongo ortodoxiari. 

Lan berri bat aurkeztuko du, Ospakizun gauean, hamar abestiz osatua.

Zuzenean lagun dituen musikariekin grabatu ditu kantuok; desikastearen beharraz, herri menderatuaren oldar askatzaileaz, edota senaren ahotsari arreta jartzeaz ari zaizkigun kantuak, Jorge Bucay argentinarraren edo Fernando Pessoaren imaginarioan biltzera garamatzatenak, hala nola Jon Maia bertsolariak Ternuatik ekarritako kantu bat ere partekatu nahi izan du.

Ospakizun gauean Benito Lertxundirekin, non bere kanturik ezagun eta hunkigarrienak ere eskainiko dituen.

MUSIKARIAK: Juantxo Zeberio (piano eta sintetizadoreak), David Gorospe (bateria), Amaiur Cajaraville (baju eta kontrabajua), Gurutz Bikuña (gitarra), Angel Unzu (gitarra, bouzukia eta perkusioa), Xabier Zeberio (arrabita eta nyckelharpa), Pello Ramirez (celloa eta eskusoinua), Intza Unanue (ahotsa), Olatz Zugasti (ahotsa, harpa eta teklatua), Benito Lertxundi (ahotsa eta gitarra).

 

 

hernani.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Irailak 6
  • Ordutegia22:00
  • LekuaKiroldegia
    Hernani
  • Zenbatekoa15 / 18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana