"Matrimonio infantil" Pedro Armestreren argazki-erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko abuztuaren 12(e)tik 2019(e)ko irailaren 1(e)ra
  • "Matrimonio infantil" Pedro Armestreren argazki-erakusketa

2019ko Kazetaritza, bertatik bertara jardunaldien barruan.

Sierra Leonako hegoaldeko Pujehun barrutiko herrixketara iristen zarenean, irribarre handi batez hartzen zaituzte bertakoek. Mutiko txikienek herabe begiratzen dute, baita mesfidati ere.

Neskatilen begiek beldurra eta larritasuna islatzen dituzte. Beren distira itzali dute, arreta-dei gisa, antzeman dezazun burdin hesirik gabeko kartzela batean giltzapetuta bizi direla, EZ esateko aukera txikiena ere ematen ez dien gizarte kartzela batean.

Ustez garatuta dauden herrialdeetan, EZ EZETZ da, eta argi ulertzen dugu. Sierra Leonan, ordea, EZEZKOAK arbuioa, bortxaketak, eskola uztea eta haurren ezkontzak esan nahi du. Hiru neskatiletako bat ezkontzera behartzen dute. Urtero, 15 milioi neskatila baino gehiago dira behartutako ezkontzen biktima mundu osoan. Pentsamoldea aldatu beharra dago, EZETZ esatearen esanahia benetan esan nahi duena izan dadin.

Audre Lorde aktibista afroamerikarrak esan zuenez, ez da neskatila askerik izango neskatila menderatuak dauden bitartean. Bat nator hausnarketa horrekin.

Pedro Armestre

Prentsa-argazkilaria 1993tik, Europa Press eta Cover agentziekin lan egin zuen, eta El Mundo, XL Semanal zein Interviú hedabideekin. 2003tik 2016ra France-Presse agentziaren lankide izan zen, eta horri esker mundu osoko hedabide ospetsuetan argitaratu ahal izan zituen bere lanak. 2014an Calamar2 ekoiztetxea sortu zuen. Bere lanen bidez giza eskubideen defentsaren eta ingurumenaren babesaren alde egiten du, gizartearen kontzientzia astintzeko asmoz (hemen daude ikusgai: www.armestregallery.com).

Lau elementuak. Bizitzaren oinarrizko printzipioak da haren proiektu pertsonalenaren izenburua, eta gizakiak naturarekin duen elkarreragina (askotan desorekatua) du gaitzat. Sari ugari jaso ditu, besteak beste: Rey de España nazioarteko kazetaritza saria, Pictures of the Year Internacional, Ortega y Gasset saria, Pictures of the Year LatAm eta Manos Unidas-en prentsa saria.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko abuztuaren 12(e)tik 2019(e)ko irailaren 1(e)ra
  • LekuaGasteiz hiribidea, 85. Europa biltzar jauregiaren ondoan
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana