Bilboko Aste Nagusia 2019: Europa Parkeko kontzertuak

Bilbao 2019(e)ko abuztuaren 21(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 24(e)ra
  • Bilboko Aste Nagusia 2019: Europa Parkeko kontzertuak

2019ko Aste Nagusiaren barruan.

EUROPA PARKEA, 24:00ETAN, HILAREN 21ETIK AURRERA (EGUAZTENA)

Udalak zenbait kontzertu eta ikuskizun berretsi zituen Europa parkeko espaziorako, Txurdinagako auzoan. Haien artean, Huntzaren kontzertua, EITB taldearen GAZTEA musika-kanalaren eskutik, abuztuaren 21ean, eguaztena, 24:00etanHuntza taldea Bilboko kaleetan sortu zuten Unibertsitateko sei ikaslek 2014. urtean eta “Aldapan gora” abestiak eman die osperik handiena. Bilboko talde honen aurretik Revolta Permanent taldeak joko du, soinu berriak, elektronika, metala, rock industriala eta rapa elkartzen dituena.

Agertoki honetako beste ikuskizun bat Aste Nagusi Dance izango da, Maxima FM-rena, abuztuaren 22an, eguena, bi DJ ezagunekin: Dani Moreno “El Gallo”, Cristina Boscárekin batera LOS40-ren goizetako “Anda Ya” saioa gidatzen duena, eta Oscar Martínez, irrati honetako DJ nagusietako bat.

Europa parkeko kartelean ADI Megastar ere sartuko da, barikuan, abuztuak 23. Megastar FM (Cadena 100-ena) eta ADI Bilbao berriro elkartuko dira, Aste Nagusian dance ikuskizun berezia eskaintzeko. Nazioarteko dance-ko artistarik onenak Bilbon izango dira, barikuan esparru honetara hurbilduko diren milaka lagunak dantzan jartzeko. Natti Natasha nazioarteko izarra, “Sin Pijama”edo “Criminal” kanten sortzailea, Jesse McCartney iparramerikar antzezle, abeslari eta konpositorea.

Aste Nagusiko azken gauean, zapatua, hilak 24Pedro Capó Puerto Ricoko musikaria, kantaria eta konpositorea arituko da Europa parkean, Bobby Capó ospetsuaren iloba.

PARQUE EUROPA

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko abuztuaren 21(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 24(e)ra
  • LekuaBilbao

Non

Euskadi, auzolana