Xarma duen Itsasadarra 2019

Bilbao 2019(e)ko irailaren 2(e)tik 2019(e)ko irailaren 28(e)ra
  • Xarma duen Itsasadarra 2019
  • Xarma duen Itsasadarra 2019

MUSIKA EMANALDIAK

  • Irailak 7

Areatzako Aterpeak 20:00

CALLE DEL REMOLINO

“Calle del Remolinok” nahastu egiten ditu zuzeneko bere proposamenean flamenkorik tradizionalenaren sustrai artistikoa (gitarraren eta kantuaren bidez) eta boleroaren edo musika latinoamerikarraren giroak eta aireak. Biolina eta kontrabaxua tartean direla, musikaltasuna, indarra eta nortasuna eransten zaie intentsitatez betetako errepertorioari.

Guitarra, cante, contrabajo, violín, percusión, palmas, jaleos.

Doakoa

  • Irailak 14

Bidebarrieta Biblioteka 20:00

“ARENA Y JAZMÍN”

Bertako Flamenkoa. David Colomo Grupo

“Area eta jazmina” ikuskizun flamenko bat da, elkarrizketan ari dena beste adierazpide batzuekin, hala nola jazza eta tangoa, kolore eta sentsazioen kontraste etengabe batean, dotoretasuna dutela orok elkarrekiko ezaugarria.

Beren errepertorioan, palorik (kantatzeko molde) flamenkoenak edo Granáko tangoak nahiz buleria, edo kopla, bossa nahiz jazza sartzen dira. Hori guztia cantearen eta gitarraren nortasun flamenkoaren bidez adierazirik eta dantzaren eta perkusioaren indar ikusizkoa erantsirik.

Guitarra, cante, baile, percusión, palmas, jaleos.

Doakoa. Gonbidapena beharrezkoa izango da, aretoa bete arte. Gonbidapenak ordu bete lehenagotik eskuratu ahal izango dira ikuskizunaren lekuan bertan.

  • Irailak 21

Gizakundearen Eleiza (Atxuri) 20:15

Alfredo Tejada jatorri flamenko sakoneko cantaor bat da. Minas de la Unióneko Nazioarteko 57. Cante jaialdiko Meatzari Lanpararen irabazlea izan zen; sari horrek agertu zion ezagutza, cante bakoitzean talentua eta maisutasuna defendatzen dituelakoa.

Bere bizitzan, sarri egin du topo Jose Antonio “Chaparro de Málaga”-ren gitarra magikoarekin eta harekin batera lortu izan ditu konplizitate artistiko zinezko eta bikaineko uneak.

Cante, guitarra.

Doakoa. Gonbidapena beharrezkoa izango da, aretoa bete arte. Gonbidapenak ordu bete lehenagotik eskuratu ahal izango dira ikuskizunaren lekuan bertan.

  • Irailak 28

Bilborock 20:00

Amaierako Ikuskizuna

Ikuskizun honen xedea da flamenkoaren gakoa baliatuz erakustea zer gatazka eragiten duen gizakiarengan emozioaren eta arrazoiaren arteko bitarikotasunak, itsasoak eta harkaitzak irudikatzen dituztelarik bata eta bestea, oraingo honetan. Itsasoak emozioa irudikatzen du, pasioa, arrazoiaz besteko hori, askatasunetik abiatuta bizitzera bultzatzen zaituena. Harkaitzak, aldiz, arrazoia irudikatzen du, osotasuna, irmotasuna, ikasitako mugak (hezkuntzaz, herentziaz edo kulturaz ikasiak). Dantza metaforiko honen euskarri, ikuskizun osoan zehar, Javier Ruibal musikari eta kantari ospetsuak ondutako musika-konposizioa eta hitzak.

 

IKASTAROAK

Xarma duen Itsasadarra 2019 jaialdiaren barruan antolatutako ikastaroen eskaintza.

 

ERAKUSKETA

  • lekua: san frantzisKo liburutegia. irailak 2 – 27.
  • ordutegiak: kontsultatu hurrengo web orrietan: blogbibliotekak.bilbao.eus / www.bilbao.eus/bibliotecas

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2019(e)ko irailaren 2(e)tik 2019(e)ko irailaren 28(e)ra
  • LekuaBilbao

  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana