"Nafarroako Fototeka: Historiarako argazkiak"

Pamplona/Iruña 2019(e)ko uztailaren 1(e)tik 2019(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • "Nafarroako Fototeka: Historiarako argazkiak"

Nafarroako Fototeka: Historiarako irudiak erakusketan Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordetako 1865 eta 1950 urte bitarteko 137 irudi jaso dira.

Besteak beste, ikus daitezke Foru Komunitatea deskribatzen dituzten irudiak erreproduzitzen dituzten bat-bateko argazkiak, 1938koak, edo Santa María del Villar markesak, José Gallek edo Julio Altadillek egindako argazkiak. Erakusketa ikusgai egongo da 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, egunero.

Erakusketa Nafarroako Artxiboko areto protogonikoan aurkitzen da, eta bi alde ezberdin ditu: batetik, Artxiboan zaintzen diren argazki-funtsen lan-eremu ezberdinak bisita daitezke, eta, bestetik, erabilera anitzeko beira-arasetan eta panel retroiluminatuetan erakusten diren irudien gaineko ibilbidea egin daiteke. Irudiez gain, objektuak ere erakusten dira; hala nola, argazki-kamera bat, estereoskopia bisorea, tripodea eta irudiak lortzeko erabilitako bestelako materialak.

Nafarroako Artxiboak 45 funtsetan (4 instituzional, 21 funts pertsonal eta familiakoak, 3 elkarteenak eta 17 funts fotografikoak) zaintzen dituen 250.000 argazkitatik 137 irudi hautatu dira, funts instituzional eta pribatuetakoak. Erakusketan, Artxiboak dituen funtsen zenbait irudi adierazgarri bildu dira, autore eta gai ezberdinen argazkiak barne, guztiak garaiko testuinguruari jarraiki.

Funtsen jatorria

Funts instituzionalen artean, Nafarroako Monumentu Historikoen eta Artistikoen Batzordearen eta Foru eta Probintzia Aldundiaren obrak aurkitzen dira. Argazkiak profesionalei egindako aginduetakoak eta norberak egindako obretakoak dira; horien bitartez, grafikoki dokumentatu nahi izaten ziren eta lekukotasuna eman honako jarduera hauei: Nafarroako ondarea babestea eta hedatzea, foru-korporazioaren zeremoniala edo administrazio-unitate ezberdinen kudeaketa obra eta azpiegituren, zerbitzuen eta ekitaldi publikoen segimenduan. Irudi-multzo horien artean, nabarmentzekoak dira 1865ean ateratako argazkiak, izaera dokumentalekoak, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoaren diseinuak agertzen zituztenak, edota Sevillako 1929ko Erakusketa Iberoamerikarrerako agindutakoak edota probintzia deskribatzeko 1938an egindakoak.

Bigarren, jatorri pribatuko funtsak ere aurkitzen dira erakusketan, zehazki familiako funtsak eta funts pertsonalak. Azken horien artean funts erabat fotografikoak nabarmentzen dira; hau da, argazkilari profesionalenak edo zaleenak, tartean Santa María del Villar markesa eta José Valle edo Julio Altadill, argazkilari amateurra, Nafarroan aitzindaria izandakoa. Horietatik guztietatik, haien argazkien ordezkaritza bikaina erakusten da, formatu eta prozedura ezberdinekoa, zaindutako aleen ordezkaritza oso bat eskaintze aldera: Santa María del Villaren ondare-irudiak, etnografia, paisaia eta turismoa; Jose Galleren fotokazetaritzako argazkiak, publizitatekoak eta erretratu komertzialak; eta argazkilari amateurren ondare-argazkiak, familia-argazkiak, kostunbristak eta jai-girokoak.

Fototeka

Nafarroako Fototeka Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak bildutako argazki funtsen eta dokumentuen multzoa da, eta Artxiboak berak zaintzen, antolatzen eta hedatzen ditu. Proiektua ondare dokumentatu delikatua eta desagertzeko arriskuan aurkitzen zena kontserbatzeko eta hedatzeko sortu zen.

Fototekaren funtzioen artean aipatzekoak dira argazki-ondarea erreskatatzeko eta berreskuratzeko lanak, kasu askotan sakabanatua eta esku ezberdinetan egoteagatik, eta hori etorkizunera begira zaintzea bermatzeko eta gizartearen eskura jartzeko, kontsultatzeko aukera izan dezan. Horretarako, eskuratutako funtsetan artxibo-lan oso bat egiten da; hau da, aleak identifikatzea, garbitzea eta zaharberritzea, digitalizatzea eta katalogatzea. Lan horretan aritzen da erakundearen talde teknikoko langile zaharberritzaileek, digitalizatzaileek eta artxibatzaileek osatutako profesional-taldea. Gaur arte, lan horiek egiteko, lehentasuna eman zaie ale zaharrenek, garrantzitsuenek eta denboraren poderioz ahulenak bilakatu direnek osatutako funtsei.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko uztailaren 1(e)tik 2019(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • LekuaNafarroako Errege Artxibo Nagusia
    Pamplona/Iruña

Non

Euskadi, auzolana