Con X The Banjo: "El Epicentro"

Pamplona/Iruña 2019(e)ko Abuztuak 14
  • Con X The Banjo: "El Epicentro"

Harresietako Jaialdia 2019.

Con X The Banjo taldeak kaleratu duen azken EPa da El Epicentro. Pepo López ekoizlearekin grabatutako lana da, instrumentuen eta ahotsaren hartualdi bakarra egiteak ematen duen indar eta freskotasunaz grabatutakoa ere, haize-atal bat eta gitarra estra txertatzen dituena. Con X The Banjo 2014ko amaiera aldera sortutako rock & roll taldea da. 2015ean, Burgosko Unibertsitateko UBULIVE talde-lehiaketaren VI. edizioa irabazi zuten, eta horrek bide eman zien lehen EPa grabatu eta hori altzoan 2016ko Sonorama Ribera jaialdira joateko. Bertan talde berririk onena izan zen. 2017an, lehen CDa kaleratu zuten, Pepo Lópezek ekoitzia eta El placer de sobrevivir izenburupean. Lanen kalitateari esker, Radio 3 irratiaren kontzertuetan jotzeko hautatu dute taldea, talde independente gisa hasiberriak besterik ez diren arren.

Musikariak: Alejo Huerta (gitarra eta ahotsa), Luis Pérez-Nievas (baxua eta koruak), Andoni Zubiría (bateria) eta Germán San Martín (teklatuak eta koruak).


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 14
  • Ordutegia21:00
  • Lekua2. agertokia (Arma Aretoaren ondoan)
    Pamplona/Iruña
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana